Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/07/01
GazteriaGoizane Álvarez Kultura eta Gazteria diputatuak azpimarratu duenez, programa horiek «funtsezkoak dira gazteei garapen pertsonal eta kolektiborako espazio bat ematen jarraitzeko, euskararen erabilera, errespetuzko bizikidetza eta genero-berdintasuna sustatzeko».
2025/06/13
GazteriaGazteria Departamentuak Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren esku jartzen du Hondarribako aterpetxea. "Inklusioan eta aukera-berdintasunean aurrerapausoa da, Gipuzkoako gazte guztiek uda aberasgarri, autonomo eta esperientzia ahaztezinez gozatzeko aukera izan dezaten", azpimarratu du Goizane Alvarez, Kultura eta Gazteria diputatuak.
2025/06/02
GazteriaTailerrak ekainaren 7an eta 14an egingo dira Martindozenean.
2025/04/08
GazteriaApirila eta ekaina bitartean begirada kritikoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak landuko dira Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azpeitia eta Azkoitian.
2025/04/01
GazteriaApirila eta maiatza bitartean, 5 ikastaro burutuko dira Sexualitateari, bizitzarako tresnei eta ongizate emozionalari buruz Soraluze, Deba eta Elgoibarren.
2025/03/20
GazteriaPrestakuntza-eskaintza doakoa izango da, eta 230 ikastaro inguru izango ditu 2025ean, ongizate emozionalari, begirada kritikoari, sexualitateari eta bizitzarako trebetasunei buruz, adin-tarte bakoitzerako egokituta. Martxoan, apirilean, urrian eta azaroan egingo diren hitzaldi eta tailerren programazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren webgunean kontsulta daiteke.
2025/03/19
Gazteria18 eta 30 urte bitarteko ikasleak ostirala arte osasun mentalari buruzko proiektu bat lantzen ari dira Zarautzen eta Donostian.
2025/03/17
GazteriaGipuzkoak 1.381 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa apirilaren 3an egingo da.
2025/03/12
GazteriaDeialdian 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak; hautatzen diren proiektuek 1.500 eta 5.000 euro bitarteko laguntza jasoko dute.
Topaketak apirilaren 3tik 5era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan
2024/12/20
Gazteria113 gaztek eragin sozialeko 32 proiektu garatu dituzte dirulaguntzei esker. Aurtengo proiektuetan osasun mentala, aisialdi inklusiboa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko dira. 8 urte hauetan, 171.000 euro baina gehiago bideratu dira programa honetara.
2024/05/30
Gazteria140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.
Dantz Point proiektu kultural bat da, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileak sortuz ondareari balioa ematea helburu duena.
2024/02/22
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin batera, TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa aurkeztu du Hondarribian. Edizio hau otsailaren 22tik maiatzaren 8ra bitartean egingo da, eta, guztira, hiru hitzaldi eta tailer izango ditu, gaur egun garrantzitsuak diren gaiak lantzeko diseinatuak, hala nola osasun mentala eta pantailen erabilera, familiei eragiten dieten kezkak.
2024/02/14
GazteriaGazteria Departamentuak 10 tailer antolatu ditu ia 300 espezialistarentzat, haurren, nerabeen eta gazteen behar pertsonal, sozial eta kulturalei erantzuteko
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatutako formatu txikiko musika eta arte eszenikoen programaren edizio honetan musikako 121 proiektu eta arte eszenikoetako 28 proiektu aurkeztu dira.
2024/01/24
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bihar, urtarrilak 25, osteguna, eta datorren otsailaren 1ean, Rakel Gamito Hezkuntza Zientzietako doktoreak Anoetako Gaztegunean emango duen tailerra antolatu du, TREBA Gurasoak programaren barruan.
2023/11/23
GazteriaIsaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria kezkatuta azaldu da WhatsAppeko bi foro daudelako Donostiako ikastetxeetako milatik gora ikaslerekin eta eduki pornografikoa eta iruzkin iraingarriak partekatzen dituztenak. Egoeraren larritasunaren aurrean, sexu edukiko txatak salatu dituzten ikastetxeen eskura jarri ditu Aldundiaren baliabideak.
2023/11/13
GazteriaJoan den ikasturtean 105 hitzaldi eta tailer egin ziren; beraz, hezkuntza-jardueren kopurua % 27,6 igo da. Gainera, edizio honetan 65 udalek egin dituzte eskaerak, aurreko urtean baino 17 gehiagok, hau da, % 35,4 gehiagok. Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak adierazi duenez, «Gazteria Departamentuaren prestakuntza ekimen honen helburua da hobetzea haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak, gurasoak hezkuntzako gaitasunetan trebatuta».
Departamentuko helburu nagusia da egungo programak sendotzea, behar den neurrian eraldatzea eta zabaltzea, gizarteak planteatzen dizkigun erronka berriei erantzun ahal izateko. Berdintasunezko gizarte bat, iraunkorra, gizakiaren eta lurraldearen ikuspegitik kohesionatua eta aurrekoa eraikitzeko helburuarekin.
Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak Gipuzkoan Gazte Tour programaren balioa azpimarratu du gaur goizean Arrasaten. Programa honen helburu nagusietako bat da kulturaren zentralizazioa eta irisgarritasuna gazteentzat bermatzea da. Diputatuak azaldu du “kultura lurralde osoan eskuragarri jartzea. Horregatik, Gipuzkoa Gazte Tourraren lehentasuna da, funtsean, programa guztiz deszentralizatua izatea, eta, gainera, kultura gazteei helaraztea helburu izatea”.
2023/09/15
GazteriaTREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimen bat da, eta helburua da haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoei hezkuntza konpetentzietako prestakuntza emanda.
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
2023/05/11
GazteriaEkainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, Gipuzkoako hamaika udalerritan. 10 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
2023/04/03
GazteriaAzterlanean parte hartu dute Gipuzkoako 66 ikastetxetako 10.178 haur eta nerabek. 12-14 urtekoek, neskek, ez-bitar gisa definitzen direnek eta guraso bakarreko familietan bizi direnek asebetetze maila txikiagoa dute.
2023/03/27
GazteriaEibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. Meler, Andriu, Oihan Vega, Special Trap Residence, edo Ayvee izango dira protagonista Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berri honetan.
2023/02/17
GazteriaGure Plaza Txo! 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hamar udalerritan garatuko den proiektu esperimentala da. Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan burutuko da.
2022/06/29
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Ukraina-Euskadi Elkarteak ukrainar adingabeentzako udalekuak aurkeztu dituzte.
Haur bakoitzak LiburuPack bat jasoko du, urtero liburu sorta bat, kosturik gabe, bere adinari eta premiei egokitua.
Ernesto Gascok eta Harkaitz Millanek hitzarmen bat sinatu dute, hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa bermatzeko; hezkuntza-lorpena bultzatuz, talentua sustatuz eta eten digitala hautsiz.
Izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.
2022/04/01
GazteriaAurtengo udan, guztira, 1.435 plaza eskainiko dira bi programetan Gipuzkoako haur eta nerabeentzat.
Gaur goizean, Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da Pasaiako udaletxean, politika publikoen laborategi bat abian jartzeko, horrela, tokiko eta lurraldeko politika publikoen eremuan haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatu eta modu aktiboan eta zeharkakoan ezar dadin.
2021/09/30
GazteriaPrestakuntza-ekimen berri honen helburua da haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan prestatuz.
2021/09/27
GazteriaGipuzkoan Gazte Tour programak hainbat jarduera biltzen ditu hizkuntzaren eta arte eszenikoen inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak garatzen du, beste eragile eta udalerri batzuekin lankidetzan.
Harkaitz Millan Kultura, Gazteria eta Kirol Saileko diputatuak “Aurten, Udalekuetan eta Gazte Oporraldietan behar bereziak dituzten haurrentzat eskaintzen ditugun plazez gain, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan aritu gara, udaleku irekiak egiteko, ezgaitasuna duten haurrei udan aisialdiko jarduerak egiteko aukera emateko.”
2021/04/09
GazteriaUdalekuek 728 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eta Gazte Oporraldiek 347 plaza 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
2021/03/04
GazteriaHarkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatua “Programa honen bidez, emantzipazio, garapen eta hazkuntza pertsonaleko eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatuko dira, gazteak diren aldetik”.
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko aurrekontua 2021erako 59.585.471 euro da. Zifra horrek berrantolaketa nabarmena du ( diru laguntzen %4 igoera eta lerro berrien sorrera ).