Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Arrasateko Iturbide egoitzako berritzen lanek Gipuzkoak pertsonalizazioan oinarritutako zaintza ereduarekiko duen konpromisoa berresten du; eredu honek lehentasuna ematen dio egoiliarraren bizi-kalitateari, autonomiari eta komunitateari. 1,2 milioi euroko inbertsioari esker, lehen solairua osorik egokitu da, 20 plazako espazioa eratuz 19 logelatan —18 banakakoak eta 1 bikoitza, guztiak bainugela propioarekin— eta espazio komun berriak gehituz
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak eta Xabier Lertxundi alkateak ‘Ongizatearen plaza’ ireki dute gaur goizean Hernaniko Urbieta kalean. Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria, norbere gorputzaren jabekuntza eta teknoadizioak izango dira mintzagai gaur eta bihar antolatutako topaketa, solasaldi eta ekimenetan
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
Obra fase ikusgarrienera iritsi da eraikuntza lanen hasierarekin; aurrez, proiektuaren segurtasuna eta bideragarritasuna bermatzeko esku-hartze teknikoak egin dira. Eraikina 2028an amaitzea aurreikusten da eta egoitza-arreta, gizarte-berrikuntza eta komunitateari irekitako zerbitzuak uztartuko ditu.
2026/04/07
Gizarte PolitikaZainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak programa espezifiko bat bultzatu du, garuneko paralisia duten haur eta nerabeei 33 arreta egun gehiago emango dizkiena Aspace Gipuzkoako zentroetan.
2026/03/26
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberriren bitartez, 1,1 milioi eurotik gora bi-deratu ditu 2024 urtetik: bide horretan, laguntza-deialdi berria argitaratu du gaur estrategia indartu eta jarraipena emateko.
2026/03/26
Gizarte Politika• Egonkortzeko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta proiektuaren garapenari jarraipena emateko aurretiazko fasea izango dira. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak aldian behin dituzte ha-rremanak bizilagunekin, proiektuaren bilakaeraren berri eman eta haien kezken berri jasotzeko, gardentasuna eta jarraipen partekatua indartze al-dera. • Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpo eremuak izan-go ditu, eta erabat integratuta egongo da Elgoibarko hiri eta gizarte ingurunean.
Zentroa egokitzeko 586.143,71 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik 475.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzaz finantzatu du. Ekipamendu berriak 12 plazatik 40ra zabaldu du zerbitzuaren edukiera, eta adimen-urritasuna duten helduentzako arreta indartu du Eibarren eta Debabarrena eskualdean.
2026/03/12
Gizarte PolitikaLaboral Kutxak, Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dute martxan Itsasargiak kanpaina, jendartean boluntarioek duten garrantzia azpimarratzeko. Hainbat euskal-eduki sortzailerekin elkarlanean sare sozialetarako bideoak sortu dira Iñurri, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Txiki-Txoko eta Zure Irrifarra Nire Indarra elkarteen lana ikusarazteko.
Prebentzioaren Kultura Zentro berria eredu aitzindaria da Europan, prebentzioa, arreta espezializatua eta lankidetza soziosanitarioa uztartzen baititu, pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko eta alzheimerraren erronkari aurre egiteko. CITA GO-ONek prebentziozko esku hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
Espazioaren birgaitze lanek ahalbidetu dute banakako logeletan 15 plaza egokitzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ingurune bat sortzea. Jarduketak 3,39 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta Aldundia bultzatzen ari den zaintza-ereduaren eraldaketaren baitan kokatzen da.
Eraberritze honekin zentroa egokituko da pertsona erdigunean jartzen duen zainketa eredura; bizikidetza unitate txikiagoak izango ditu, banakako gela gehiago eta espazio goxoagoak, komunitatera zabalduak. Eraberritze guztia egiteko bi urte beharko dira eta Aldundiaren apustua sendotzen du 22 milioi euroko inbertsioa jasota.
Fini Rubioren herentziari esker martxan den zentroa bakardadeari eta hauskortasunari komunitatetik aurre egiteko tresna izango da.
2026/02/23
Gizarte PolitikaAzterketa partekatuak agerian utzi du gazteen artean indarkeria matxista handitzen ari dela, eta hobetzeko lehentasunezko sei esparru definitzen ditu arreta eraginkorragoa eta egokitua izan dadin eta ez dadin birbiktimizatzailea izan. Erakundeek 2026rako ezarri dituzten lehentasun berriek arreta jartzen dute biktimek errekuperazio prozesuan parte-hartze aktiboa izango dutela bermatzean, Hariberria bezalako baliabide gakoak ebaluatzean eta jarduteko protokoloak modu koordinatuan aplikatzean
2026/02/19
Gizarte PolitikaErakundeak giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten 3.909 familiari lagundu die, eta 26.783 kontsulta egin ditu bost hamarkadatan. 1978tik, organoak emateari buruzko sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen ditu, eta 66.791 emaile erregistratu ditu Gipuzkoan.
Industriarako osagaiak industrializatu, produzitu eta muntatzeko gaitasun aurreratuak integratzen ditu, zenbait teknologia kontuan hartuta, eta Debagoienean desgaitasuna duten eta egoera zurgarrian dauden pertsonentzako kalitatezko enplegua sortuko du.
2026/02/16
Gizarte PolitikaGaur egun, lurraldean 807 haur eta nerabe daude babes-neurrien pean, eta horietatik 67k harrera-familia bat behar dute, egonkortasuna eta zainketa konpontzailea emango diena, bereziki harrera espezializatuko familien sarearen baitan.
2026/02/12
Gizarte PolitikaASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.
2026/01/30
Gizarte PolitikaHasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da. Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.
2026/01/29
Gizarte PolitikaLanak egiten hasi eta hilabete gutxira atzeman da beharrezkoa dela egon-kortze-jarduera gehiagoren beharra, azpiegituraren garapen egokia ber-matu ahal izateko. Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpoko eremuak izango ditu, eta Elgoibarko hiri eta gizarte-ingurunean erabat integratuta egongo da.