Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gizarte Politika
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XIII elkartasun ipar martxa

ASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.

Lazkaon kokatuko da Hariberriaren  hirugarren zentroa, sexu-indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua

Hasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da. Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.

Aldundiak eta Udalak Elgoibarko  Errezabal egoitzako obren  bilakaeraren berri eman dute

Lanak egiten hasi eta hilabete gutxira atzeman da beharrezkoa dela egon-kortze-jarduera gehiagoren beharra, azpiegituraren garapen egokia ber-matu ahal izateko. Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpoko eremuak izango ditu, eta Elgoibarko hiri eta gizarte-ingurunean erabat integratuta egongo da.

Aldundiak bost urtean babesgabetasun egoeran dauden 840 pertsona baino gehiago artatu ditu kuradoretzen bidez

Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.

Gipuzkoak eskualde mailako lehen zaintza ekosistema bultzatu du: Debagoiena Ehuntzen

HARIAK estrategiaren esparruan, Debagoiena Ehuntzen-ek nahi ez den bakardadeari buruzko zifrak aztertu ditu: Debagoienako biztanleriaren %22,3k adierazi du askotan edo beti bakarrik sentitzen dela. Atzo eta gaur Bergaran egindako Ongizatearen Plazako bigarren hitzorduak erdigunean jarri du berriz ere espazio ireki eta parte-hartzaileak sortzearen garrantzia.

700 ahots baino gehiago batu dira Gipuzkoan  10 pertsonatik 3ri eragiten dien bakardadearen aurrean

Foru Aldundiak eta ADINBERRIk Kursaalean egin den ‘HARIAK Kantuz’ ekitaldi artistiko-musikalarekin agurtu dute urtea HARIAK estrategiaren I. Jarduketa Planaren barruan dagoen eta nazioartean aintzatespena lortu duen programa honek, komunitate koralaren bidez bakardadeari heltzea lortzen du Errealitate horrek eragin handia du pertsonen osasunean, depresioaren (% 39,3, % 6,9aren aurrean) eta antsietate kronikoaren (% 37,8, % 7aren aurrean) prebalentzia handituz.

‘Besarkaden Jokoa’ ekimen solidarioa Gipuzkoa Plazan izango da bihar

Herritarrei zuzendutako jarduera izango da, nahi ez den bakardadearen inguruan parte-hartzea eta sentsibilizazioa uztartuko dituena. 11:30etik 12:30era, Les Underklowns pailazoek jolas-proposamenekin girotuko dute kalea, eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak informazio-postu bat izango du, ‘Besarkaden jokoa’ kaxa solidarioa bertan erosteko aukera eskainiz.

Aspacerentzako eguneko zentroa eta etxebizitzak dituen baliabide bat inauguratu dute Urretxun

Eguneko zentroak 24 plaza ditu, eta Pagoetako etxebizitzetan 11 egoitza plaza daude, etxeko ingurunean eta komunitatean integratuta etengabeko babesa emateko pentsatuak. Multzo horri udal-apartamentu babestuak gehitu behar zaizkio, adinekoentzako 10 plazarekin. Eguneko zentroa eta Pagoetako etxebizitzak abian jartzeak tokiko zaintza-ekosistema indartuko du Urretxun, erakundeak, gizarte-erakundeak, profesio-nalak, familiak eta komunitatea artikulatu direla laguntzak bermatzeko.

Txiki Txokok jaso du 2025eko Gipuzkoako Boluntariotza Saria, komunitatea eta  zaintza eredu dituen ekimenak

Txiki Txoko sare komunitarioa da, 39 boluntario dituena eta 1.300 laguntza-ekintza baino gehiago burutu dituena azken urtean. Egoera bereziki ahulean dauden 265 emakume eta haurri laguntzen die. Errekonozimendua Boluntariotzaren Nazioarteko Egunen egin da, Ipuskoa 1025 – 2025 programaren barruan egin den jardunaldiaren baitan.

2025eko sentsibilizazio - kanpaina, "NO VAMOS A PARAR -GEUREA LORTU ARTE"

Aurtengo kanpainak defendatzen du desgaitasuna duten pertsonek oraindik erronka asko dituztela aurretik

Foru Aldundiak 2025eko Boluntariotza Saria Arrats elkarteko Txiki Txoko proiektuari emango dio, ama bakarra diren emakume migratzaileei laguntzeko egindako lan komunitarioagatik

21 urteko ibilbidea du proiektuak, eta gaur egun 39 boluntariorekin lan egiten du. Azken urtean, 1.376 laguntza-ekintza burutu dituzte, eta 265 emakume, haur eta neraberi arreta eman diete. Gipuzkoan haurrak integratzeko eta babesteko prozesuei eusten dien sare sendo eta aktiboa da.

Foru Aldundiak eta Hondarribiko HS2 Surf Centerrek inklusioaren aldeko bigarren Dragon Boata jarri dute martxan

Maite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, proiektuaren balio inklusiboa nabarmendu du. Azpimarratu duenez, ekimen honek lagundu du beste Gipuzkoa bat eraikitzen, non pertsona guztiek kirola egin, klub bateko kide direla sentitu, kidetza bizi eta bizitza aktiboa izateko eskubidea erabat gauzatu dezaketen.

Gipuzkoak bakardadearen ‘zaindari’ izateko deia egin du Hondarribian, ‘AuzoEkin’ ekimenaren bitartez

AuzoEkin ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak "ADINBERRI-HARIAK" deialdian finantzatutakoak, boluntarioak bilatzen ditu fenomeno hori prebenitzeko sare komunitario bat aktibatzeko Hondarribian. Proiektuaren helburua da nahi ez den bakardadeak kalteberatasun egoeran dauden adinekoen osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa aztertzea eta arintzea.

Plaza berriak ituntzeko aurrekontua 236.573,53 eurokoa izango da, eta hasie-rako iraupena lau urtekoa, zortzi urtera arte luza daitekeena. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Mapak ezartzen du 1.553 plaza berri sortuko direla 2030era arte, eta horietatik gutxienez 757 adi-nekoentzako egoitza zentroetarako izango direla, lurralde-estaldura orekatua eta herritarren beharrekin bat datorrena bermatuz.

Europak Gipuzkoa zainketan erreferente dela aitortu du, gizate-zerbitzuen eta sektore publikoaren arteko lankidetza eredua sarituz

European Social Networkek (ESN) Gipuzkoako Foru Aldundia saritu du ‘Gizarte Zerbitzuetan Sektore Publikoaren Lankidetzari Saria’ emanez, Zaintza HerriLab estrategiagatik; lurraldean zehar zaintza arloan bultzatu den lankidetza-lanari egindako aitortza da saria. Aitorpen honek balorean jartzen du Gipuzkoak gobernantza partekatuaren eta sare-lanaren eredua sustatzeko duen gaitasuna, zaintzak ikuspegi komu-nitario batetik indartzen dituen eredua. Zainketa eta Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak nabarmendu du sariak aitortu egiten duela estrategiaren helburua: ongizatea hobetzea, etxean egoteko aukera sustatzea eta Gipuzkoako zaintza-sarea zabaltzea.

Gipuzkoak ‘Maitaro’ proiektua aurkeztu du Europan, ospitale eremuan nahi ez den bakardadearen aurkako esperientzia aitzindaria

Proiektua Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak bultzatu du, ADINBERRI Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Irlandan aurkeztu da bost herrialdetako ordezkarien aurrean, Europako KORALE estrategiaren barruan. ‘Maitaro’ proiektuak ospitaleratutako pertsonen eta haien zaintzaileen nahi gabeko bakardadea detektatzea du helburu eta hari erantzun, aurrez aurreko laguntza, telefono bidezkoa eta erantzun komunitarioko metodologia berritzailea konbinatuz.

Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa Zainduz’ abiatu du, Gipuzkoako gizarte-azpiegiturak hedatzeko tresna berria

Foru-sozietate berriak aukera emango du zainketen eta gizarte-babesaren arloan inbertsio estrategikoak egiteko, lankidetza publiko-sozialerako formulak bultzatuz, betiere lidergo publikoa bermatuz. Mendekotasuna duten adinekoen kopuruak %26 gora egitea aurreikusten da 2030era bitartean, eta ‘Gipuzkoa Zainduz’en helburua da errealitate horri erantzuna ematea. Egungo estaldura bermatzeko, lurraldeak gutxienez 757 egoitza-plaza berri sortzea aurreikusten du data hori baino lehen. Aldundiaren hasierako ekarpena 51 milioi eurokoa izango da, eta horri esker, eta sei sozietate misto eratzearekin batera, 100 milioi euro inguruko inbertsio osoa izango da 2025 eta 2029 bitartean. Epe motzean sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak egingo dira bizitegi-estaldura txikiena duten sei eskualdetan: Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.

Gipuzkoan, 57 urtetik gorako hamar  pertsonatik zazpik ez diete eskualdatu  nahi beren ondorengoei edo senideei beren zaintzaren ardura

Horixe da BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez, eta gaur Lezon egin du itxiera-ekitaldia. Ekimen horren xedea zen Gipuzkoak ekarpen bat egitea bizitza-luzeraren eta bizitza betearen paradigma berriaren garapenari. Urtebetean, 1.000 pertsonak baino gehiagok gogoeta egin dute zahartzaroan zentzua eta esanahia duen bizitzari buruz, talde fokaletan, Lezoko BIBEtokian egindako dinamiketan edo galdetegien bidez.

Aldundiak eta Zarauzko Udalak  ‘Zarautz Oinarrian’ ekosistema abiatu dute,  gizarte-inklusiorako arreta komunitario  eta integratuaren eredu berritzailea

Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Xabier Txurruka alkateak hiru baliabideak bisitatu dituzte, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua eta komunitarioa emateko martxan jarri direnak. Zerbitzuak mailaka aktibatu dira 2023tik; aldi honetan, 60 pertsona baino gehiago artatu dira martxan dauden baliabideetan.

Gipuzkoa aurrera doa pertsona erdigunean jartzen duen zaintza-eredu batean, begirada asistentziala atzean utzita

2026an, zentro guztiek izango dute lehen diagnostiko bat eta ibilbide-orri pro-pio bat, eredu berri baterantz aurrera egiteko. Gauzatzeko plana datozen hilabeteetan hedatuko da lan-egutegi batekin. Horren arabera, aurkezpenak egingo dira, eskualdeka, lurraldeko eta egu-neko egoitza-zentro guztietan.