Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/12/22
KirolakGabonetako Nazioarteko Txapelketa Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena eta Espainiako garrantzitsuenetakoa da. Datorren ostiralean, abenduak 29, ospatuko da Ordiziako kiroldegian.
2023/12/22
KirolakFicoban egingo da aurten Kirolgala 2023ko ekitaldia, kirol esparruko Gipuzkoako lorpenak eta konpromisoak nabarmendu eta aitortzeko ekitaldia. Agertokian Verdini Dantza Taldearen eta Landarbaso Abesbatzaren emanaldiak ikusi ahal izango dira eta pertsona ospetsu eta erakunde ospetsuen aintzatespenerako espazio izango da.
2023/11/10
KirolakDeportivity programa Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren, Gipuzkoako Futbol Federazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gesto Deportivoren artean lankidetzan landu da.
2023/11/03
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak lehen aldiz parte hartzen du Donostiako Nazioarteko Krosean, Emakumeok Mugimenduan programaren bidez eta Nordik Walking Donostia Urban elkartearen eskutik.
2023/10/26
KirolakMarta Pastor Kiroletako zuzendariaren esanetan, Eskola Kirolaren kanpaina ixteko zorian dago, eta beste urte batez, datuak oso onak dira. 9 eta 12 urte bitarteko ikasleen % 83 matrikulatu dira, eta programa Gipuzkoako ikastetxeen % 85ek eskaintzen du. Eskola Kirolak (6 eta 8 urte bitartekoak), Jolas Hezi programarekin, eta Multikirol gisa (9 eta 12 urte bitartekoak), jarduera fisikoa sustatzen du jokoaren bidez edo kirol- eta lehiaketa-modalitateen bidez.
2023/10/11
KirolakMarta Pastor, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Jaizki Mendizabal, Gipuzkoako halterofilia Federazioko presidentea, Maite Amenabar, Zizurkilgo alkatea, Xabat Oiartzabal, Zizurkilgo kiroletako zinegotzia, Inaxio Illarramendi, Zarauzko kiroletako zinegotzia, eta Planaren alderdi metodologikoa Prospektikerren arduradun Iñaki Elzaurdi
Departamentuko helburu nagusia da egungo programak sendotzea, behar den neurrian eraldatzea eta zabaltzea, gizarteak planteatzen dizkigun erronka berriei erantzun ahal izateko. Berdintasunezko gizarte bat, iraunkorra, gizakiaren eta lurraldearen ikuspegitik kohesionatua eta aurrekoa eraikitzeko helburuarekin.
2023/09/25
KirolakGipuzkoako Aldundiak emakumeen jarduera fisikoaren garapena babesten jarraitu nahi duela, "Emakumeok Mugimenduan" proiektuaren bidez. Horretarako erabiltzen diren baliabide guztien artean, une honetan "Emakumeok Mugimenduan" APParen erabilera bultzatu nahi da. Helburua da kolektibo horretan kirol jarduera ohitura bilakatzen laguntzea, emakumeei jarduera fisikoa egiten lagunduz eta inspiratuz, komunitatea sortzen lagunduz eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat bultzatuz.
Ibón Casas da ekitaldi honen sortzailea, ia itsu dagoen rockero donostiarra. Ekitaldia Euskadiko lehen kirol eta rock jaialdi inklusiboa da “munduko lehen musikaria, rockeroa eta itsua naiz, abesti bat “Apaga la luz y verás” film bihurtzeko gai izan dena, eta gero jaialdi bihurtzeko gai izan dena”.
2023/09/04
KirolakGipuzkoako Kirol erakundeetan adingabeekin lan egiten duten 1.840 entrenatzailek eta begiralek parte hartu dute Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa, estatu mailakoa, aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako 25 online ikastaroetan, 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean. Gainera, 59 pertsonak parte hartu dute Kirol Zerbitzuak, legearen berri eman eta abian nola jarri azaltzeko, Donostian, Eibarren, Irunen, Zarautzen, Tolosan eta Ordizian antolatutako aurrez aurreko tailerretan.
2023/08/25
KirolakGoizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuak iragarri duenez, bere departamentua eta Futboleko Gipuzkoako Federazioarekin batera, Emakumeen Futboleko lehen Nazioarteko Kongresua antolatuko dute 2024ko azaroan Gipuzkoan
“Gipuzkoa kirolzale” da aurtengo gaia eta lehiakideek hilabete bat edukiko dute beraien lanak bidaltzeko
2023/07/27
KirolakUrdaburu Mendizale Elkarteko kideek Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorrak igo zituzten 2021. urtean eta postontzi guztien argazkiak atera. Urdaburuko kideek batutako informazio guztia eta argazkiak Mendiak Aplikaziora igo dira (Mendiak.eus webgunera zein Mendiak APPera), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako Departamentuaren eta Mendizale Federazioaren elkarlanean eta euren babesarekin.
Bi erakundeek lan talde egonkorra abiatu dute Donostia eta Gipuzkoarentzat garrantzitsuak diren zenbait gai elkarlanetik lantzeko.
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/01/27
KirolakAurtengo helburua da lasterketa laburrean (8 km) partaideen % 50 emakumeak izatea.
2022/12/26
KirolakEuskadiko eta Espainiako taldeez gain, beste lau herrialdetako igerilariak ere izango dira.
2022/12/13
KirolakAdriana Nanclares, Izarne Sarasola, Ana Tejada, Mirari Uria eta Elene Lete futbol jokalariek zerua ukitu zuten Costa Rican, 20 urte azpiko Munduko txapeldun izatea lortu zutenean. 2022ko Kirol Galako protagonista nagusiak izan dira, Amezketako Jokin Altuna pilotariarekin batera.
Naturklima Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak Gipuzkoa Basket saskibaloi-klubarekin lankidetzan jardungo du 2022 - 2023 denboraldian, 200.000 euroren bitartez, ekonomia zirkularreko eta klima aldaketaren aurrean sentsibilizatzeko mezuak helarazteko. Gipuzkoa Basket, gaur egun LEB Oro Ligako kidea dena, erreferentziazko klub bihurtzen da ingurumenarekiko eta trantsizio energetikoarekiko konpromisoari dagokionez, eta, gainera, iragarri du sortutako karbono-aztarna bere borondatez ebaluatu eta konpentsatuko duela Naturklimaren laguntzarekin.