Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du
2025/07/29
Mugikortasuna● Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "datorren astelehenetik aurrera, abuztuaren 4tik aurrera, Lurraldebusen E30 lineari beste espedizio batzuk gehituko dizkiogu. Linea horrek zuzenean lotzen ditu Donostiako autobus geltokia eta Hondarribiko aireportua, aireportura iristen diren hegaldiekiko konexioa hobetzeko."
2025/07/28
Lurralde Oreka2023 eta 2024 artean, % 22,6 igo zen xede horretara bideratutako zenbatekoa, abeltzaintza ekologikoari lotutako larreak eta belardiak asko hazi zirelako.
2025/07/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak abian jarritako 80.000 euroko dirulaguntzari esker, Irungo Udalak 6.765 euro jasoko ditu hiriko babesleku klimatikoen sarea abian jartzeko. Udalaren babesleku klimatikoen sareak askotariko 30 espazio biltzen ditu dagoeneko: irisgarriak dira, eta herritarrei erosotasun termikoa eskaintzen diete, muturreko tenperaturei aurre egiteko.
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin batzartu dira, Aldundia lurraldeko hainbat udalerrirekin egiten ari den bilera instituzionalen errondaren barruan
2025/07/24
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gauez) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan kokatuta daude, Muebles Reyren aurrean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea dute.
2025/07/23
Lurralde Oreka“Ziurgabetasun handiko testuinguru geopolitikoan, EBren elikadura-segurtasunak eta -burujabetzak maila goreneko aurrekontu-lehentasuna izan behar du” “Europako nekazarien artean amorru- eta haserre-giroa dago, ez baitago haien nekazaritza-jarduera planifikatzeko esparru egonkorrik”. “Ezin zaio eskatu Europako nekazaritzako elikagaien sektoreari ahalegin handiagoa egitea eta haren finantza-esleipena murriztea, NPB politika ez-osagarrien esparru bateratuan deseginda” adierazi du Amaia Barredok. “Aurreko erreforman ikusi genuen Flandrian eta Valonian salbuespen bat ezarri zela, eta erreferentzia hori kudeaketarako gure eskualde- eta eskumen-ahamenerako oinarria izan daiteke”