Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/05/23
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, ‘Quo vadis Europa: Eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’ jardunaldiarekin. Hori horrela, maiatzaren 27an eta 28an, Donostian, diskurtso baztertzaileen gorakada, elkarbizitzan duten eragina eta tokian tokiko erantzun demokratikoak aztertzeko aukera izango da.
2025/05/23
IngurumenaIbai Ikastolak 36.000 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departamentuaren laguntza-programaren barruan. 2025ean Aldundia guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/05/23
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera, 6:15 eta 7:15eko espedizioek zerbitzua izango dute Legazpitik 6:05 eta 7:05ean; era berean, 20:45 eta 21:45ean Donostiatik ateratzen diren autobusak Legazpira iritsiko dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:15eko autobusa Legazpitik irtengo da 8:05ean, eta Gipuzkoako hiriburutik 22:45ean abiatzen denak herri horretan egingo du azken geldialdia. Autobusa Urola Industrialdean geldituko da.
2025/05/22
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 12 milioi euro bideratuko ditu hemendik 2027 urtera, hondartzen funtsezko zerbitzuak finantzatzeko, udalerrien eskaerei erantzuteko, batez ere udalerri txikienei. Horrek 4 milioi eurotik gorako inbertsio gehigarria dakar.
2025/05/22
Gizarte PolitikaQIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
2025/05/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak berriro ekin die Recycling Top topaketei, sektoreko enpresen arteko lankidetza indartzeko eta Gipuzkoako ekoizpen-sare jasangarria ikusarazteko.
2025/05/21
MugikortasunaEmakidadun hori 2020an sortu zuten Transitia eta Alsa garraio-enpresek, 48 autobus ditu Lurraldebusen, eta 140 langile ditu. Sortu zenetik, bat egin du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak mugikortasun jasangarriago eta ekologikoago baten alde egiteko duen estrategiarekin, eraginkorragoak diren eta gutxiago kutsatzen duten autobus hibridoak gehituz
2025/05/21
Ekonomia SustapenaHerritarrek larunbat honetan MUBIL Centerren abangoardiako laborategiak ezagutzeko aukera izango dute; Europan bakarra den azpiegitura honek dagoeneko IRIZAR, McLaren eta IVECO bezalako markekin egiten du lan, eta mugikortasun jasangarriaren zein industria-berrikuntzaren erreferente gisa finkatu da.