Gaia - Enpresa eta Industria - burukoa

Enpresa, Merkataritza eta Industria

Enpresa eta Industria

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Intereseko estekak

Eduki publikatzailea

Erlazionatutako albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2026/07/23

Foru Aldundiak nabarmendu du Ingeteam enpresak berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egindako apustua gakoa dela industria-lehiakortasuna indartzeko

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak konpainiak Beasainen dituen instalazioak bisitatu dituzte, Madrilen egindako WindEurope azokan izandako topaketari jarraipena emateko. Ingeteam nazioarteko erreferentea da trantsizio energetikorako teknologietan, bere fakturazioaren % 5 baino gehiago I+Gra bideratzen du, eta sektore estrategiko askotarako irtenbideak garatzen ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2026/07/22

DeepTek Gipuzkoa Fundazioak programa berri bat aurkeztu du deeptech enpresen sorrera eta hazkundea bizkortzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimenak ekintzailetza-programa berri bat jarri du abian, Gipuzkoaren potentzial zientifiko eta teknologikoa enpresa berritzaile berri bihurtzeko, industria-lehiakortasuna indartzeko eta nazioarteko talentua eta inbertsioa erakartzeko. Programak Columbus Venture Partners eta BeAble izango ditu partner estrategiko gisa, nazioarteko esperientzia emanez deeptech inbertsioan, transferentzia teknologikoan eta enpresa berritzaileen eskalatuan.

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2026/07/17

Illunben kokatuko da BIC Gipuzkoaren egoitza berria, Gipuzkoako zientzia eta teknologia ekintzailetzaren aro berri bati bultzada emateko

Etorkizuneko egoitzak laborategien, azpiegitura zientifikoen eta lankidetza-espazioen 5.000 metro koadro inguru izango ditu, oinarri zientifiko-teknologikoko enpresen hazkundea bizkortzeko. Lekualdatzea 2027ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dago, eta horrek Gipuzkoako berrikuntza-ekosistema indartuko du eta EAEn erreferentziazko lankidetza publiko-pribatuko eredu bat finkatuko du.