Turismo Zuzendaritza Nagusiaren helburu nagusiak hauek dira: Gipuzkoa erreferente bihurtzea turismo jasangarrian, urte osoan eta lurralde osoan kalitatezko esperientziak eskaintzeko gai izatea eta, horrela, bere nortasuna eta benetakotasuna baloratzen dutenekin lotura emozionalak sortzea; eta turismo eredu jasangarri eta ordenatu bat sortzea, lurralde osoan enplegua eta aberastasuna modu orekatu eta banatuan sortzen eta gure kulturaren berezitasuna sustatzen lagunduko duena.

Horretarako, eredu turistiko bat landuko da, eta haren ardatz nagusiak izango dira bisitariak, enpresak eta tokiko industria turistikoa, gobernantza, adimen turistikoa, tokiko komunitatea eta, zeharka, tokiko kultura eta jasangarritasuna. Enpresak sustatzeko eta laguntzeko hainbat ekintzatan, estrategia hori gauzatuko da interesekoak diren publikoak eta turismo-enpresen sektorea kontuan hartuta. Hori guztia Gipuzkoa etorkizunari begira dagoen helmuga bihurtzeko, bisitarien eta herritarren ongizateari begira.