Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako azpiegitura berdea planifikatzeko diagnostiko bat egin du, eta, bertan, mugaketa proposamen bat aurkeztu du, lurralde planetan eta hirigintza plangintzetan txerta dadin. Proposamena garrantzi ekologikoa, ekosistemen zerbitzuak eta zatikatze maila kontuan hartzen dituzten irizpide teknikoetan oinarritzen da, eta koherentea da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan zehaztutako EAEko Azpiegitura Berdearen Sarearekin. Horrela, guztira 104 eremu proposatzen dira -FEIG, funtzionaltasun ekologikorako intereseko guneak-, Gipuzkoako udalerri guztietara iristen den sare interkonektatua osatzen dutenak. Era berean, diagnostikoan, hainbat eremu identifikatzen dira non azpiegitura berdearen funtzionaltasuna hobetu behar baita.
Helbide honetan, mugaketa proposamenaren inguruko ekarpenak eta hobetzeko proposamenak egin daitezke: azpiegituraberdea@gipuzkoa.eus