Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Azpiegitura berdea

Hau da Trantsizio Ekologikoaren ataria

AZPIEGITURA BERDEA

Programa honen helburua Gipuzkoako Azpiegitura Berdea Sarea bultzatzea da. Azpiegitura berdea espazioen eta elementuen sare bat da, inpaktu klimatikoekiko erresilientzia hobetzen duena, biodibertsitateari laguntzen diona eta giza populazioei mesede egiten diena zerbitzu ekosistemikoak mantenduz eta hobetuz, hala nola, ur garbia ekoiztea, lurzorua sortzea, CO2 xurgatzea eta biltegiratzea, basoek klima erregulatzea, polinizazioa, biodibertsitatea kontserbatzea, etab.

Azken Albisteak

Sostenibilidad inaugura en Azkoitia uJasangarritasun Departamentuak azpiegitura berde berri bat inauguratu du Azkoitian Udalarekin elkarlanean, Floreaga inguruan, lurraldeko babesleku klimatikoen sarean integratutana nueva infraestructura verde en el entorno de Floreaga en colaboración con el Ayuntamiento integrada en la red de refugios climáticos del territorio

Jarduketa horri esker, basogune degradatu bat berroneratu ahal izan da, espezie aloktonoak kenduz, landaredi autoktonoa berreskuratuz eta Floreaga eta Atano auzoak lotzen dituen bide berri bat sortuz. Proiektuak 38.851 euroko inbertsioa izan du, eta lurraldean bultzatutako babesleku klimatikoen sarea indartuko du. José Ignacio Asensio: “Bultzatzen ari garen babesleku klimatikoen sareak erakusten du klima-aldaketara egokitzea tokikotik ere eraikitzen dela, naturaguneak berreskuratuz eta pertsonen zerbitzura jarriz”. Ana Azkoitia: “Mendiz inguratutako ingurune pribilegiatu batean bizi garen arren, garrantzitsua da erraz iritsi daitekeen tokietan berdeguneak sortzea, osasunaren eta ongizatearen mesedetan, benetan, udalerri osasungarri eta jasangarri bat nahi badugu”.