Basabizi, Gipuzkoako basafauna suspertze zentroa

Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko BASABIZI zentroa ireki da, eta egun Urnietako Arizmendi lursailean dago. Instalazioek ebakuntza-gela, X izpien gela eta hegalkin handiak dituzte, eta animalia zaurituak birgaitzeko eta sendatzeko leku bat eskaintzeko aukera ematen dute, berriro ingurune naturalera itzuli ahal izateko.

Abere zauriturik aurkitzean, arren, ez ikutu edo mugitu, eta lehen bait lehen 943 000 420 Mendiko Emisorako telefonora deitu.