Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Foru Sarea kostaldean zehar bideokamerak dituzten 9 instalaziok osatzen dute. Gainera, Zarauzko bideometria estazioak ere informazioa ematen dio sareari. 10 estazioek hondartzak monitorizatzen dituzte, 3 aplikaziotan oinarrituta: erabiltzaile-kopurua, segurtasuna eta morfodinamika:

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azti Fundazioak hitzarmena sinatu dute informazioa eskuratzeko eta urteko txostenak egiteko, bideometriako 10 estazioetatik lortutako datuak oinarri hartuta. Horrez gain, sorospen-zerbitzuei beharrezko prestakuntza ematea aurreikusten du, segurtasuneko erabilgarritasunak aprobetxatzeko. Horretarako, egunero bistaratzen dira korronteen eta olatuen mapak tabletetarako aplikazioan, eta erreskateak geoerreferentziatu daitezke.
2022an, hareatzetako okupazio-maila 2021ean erregistratutakoa baino nabarmen handiagoa izan da (%8,01).
2021ean erregistratutako datuekin alderatuta, igoera handia izan da Debako (%+23,79), Zarauzko (%+13,94) eta Zumaiako (%+10,64) hondartzetan.
Aldiz, Hondarribiko (-%2,40) hondartzan erabiltzaile gutxiago izan dira.
Mutrikuko, Getariako eta Orioko hondartzetan 2021ekoaren antzekoa izan da erabiltzaileen presentzia hondartzetan.
Emaitzak esteka hauetan kontsulta daitezke:
Gipuzkoako hareatzen behaketa morfodinamikoari esker, harea-banaketan eta hondartzen forman aldaketak monitorizatu daitezke. Lortutako datuak aztertu dira, hareatzetako higaduraren eta hazkundearen urteko zikloetan oinarrituta. Azken azterketa-aldia 2019ko urrira artekoa izan da. Sarearen 10 hondartzari buruzko informazioa dago, horietako gehienetan 6-7 hilabeteko azterketa-aldiarekin. Hala ere, bai Deban bai Hondarribian urtebete baino gehiago dago, eta Zarautzen 9 urte baino gehiagoko datuak daude. Egindako jarraipenaren emaitzak esteka honetan kontsulta daitezke:
Sarearen kamerek lortutako irudien orto-zuzenketari esker, hondartzen erabiltzaileentzat arriskuak izan daitezkeen eremuak identifikatu daitezke, olatuak eta korronte indartsuak daudelako. Oso erabilgarria da sorospen-zerbitzuetarako, egunero ematen baitzaie aplikazio baten bidez informazioa eskuratzeko aukera.