Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

HONDARTZAK ETA ITSASERTZA

Programa honen xedea Gipuzkoako hondartzak kudeatzea da, udalekin eta beste eragile eskudun batzuekin lankidetzan eta koordinatuta. Horrek esan nahi du kalitatea etengabe hobetu behar dela, eta bertan garatzen diren erabileretatik eratorritako ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuak prebenitu eta zuzendu behar direla, bai eta klima-aldaketaren ondorioengatik ere. Programak, gainera, ikuspegi integrala ematen dio itsasertz osoari, ez hareatzei bakarrik. Horregatik, itsas zaborra edo alga toxikoen ugaritzea bezalako problematikak ere jorratzen ditu, baita biodibertsitatean eta hondartzak bisitatzen dituzten pertsonen osasunean izan ditzakeen ondorioak ere.