Gipuzkoa jorratzen ekimenak

Gipuzkoan garatzen diren ekimenak, Gipuzkoa Ikasten duen Lurralde bilakatzeko eraldaketan eta Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntza ereduan laguntzen dutenak.

Atzealdea

Autogarapenerako on-line tresna

Autogarapenerako on-line tresna

-ren irudia Autogarapenerako on-line tresna

Zer da Autogarapenerako on-line tresna?

Tresna hori pertsonaren auto-garapenean laguntzen duen test eta hausnarketa multzoa da. Autodiagnostikoaren bidez zure helburuei buruzko ikuspegi argia lor dezakezu, bizitzako plan estrategikoa izateko eta modu sortzaile eta berritzailean jarduteko aukera eskaintzen dizu.

Tresnak hiru ataletan antolatzen ditu ariketak: Nire autoezagutza, Nire esperientzia eta Nire proiektua.

Horietako bakoitzean egin beharreko testak zabaltzen dira. Horietako bakoitzak honi buruzko informazioa du:

  • Ariketaren burutze maila: adierazle gorria (osatu gabe); adierazle laranja (partzialki osatuta); adierazle berdea (osatuta).
  • Testaren burutze-egoera: hasita dagoen ala ez eta noiztik.
  • Testa irakurtzeko eta osatzeko beharko duzun batez besteko denbora.
  • Urrats kopuru totala eta zein urratsetan zauden.

Autogarapenerako on-line tresnarekin egindako testetara jo dezakezu eta emaitzak berrikusi edozein unetan, eta test bakoitza nahi adina errepikatu.

Lerro hauek irakurtzen ari zarelako, jarrera proaktiboa duen pertsona zarela esan diezazukegu. Ez dizugu hutsik egingo, sortu hemen kontu bat eta ezagutu zugan dagoen potentziala, eta aldaketak sortzeko ahalmena.

Sakontzeko esparrua:

Tresnara sarrera: http://autogarapen.ikasmina.net/login.do

bozi, gaitasunak, ikaskuntza informala, arlo pertsonala, profesionala, soziala, persona, online tresna, gipuzkoa