Gipuzkoa Ikaskuntzaren Lurralde bilakatzen ari da, eta eragile guztiek dute zeresana ezagueraren behar zehatzei erantzuteko eta arazo komunei irtenbide bateratuak emateko. Ikasteko kultura bultzatzen duen lurraldea da, eta eragile guztien artean kooperazio eraginkorrak garatzen ditu, eta bertan dauden gizabanako eta erakundeak ikaskuntzan parte hartzera bultzatu eta sustatzen ditu.
Euren eskubideak eta zereginak ezagutzen dituzten gizabanakoek sortutako lurraldea, zeinak ikasteko bidean parte hartu eta jarrera aktiboa izanda ezaguera oinarritzat hartu eta gizarte garatu eta bateratu bat sortu nahi duen.
Motibazioan eta konfiantzan oinarritutako jarrera baikorra duten gizabanakoak, bizitzan zehar ezaguera arrakastatsua hasi eta gailendu nahi dutenak, ikasitakoa eta aurretik bizitakoa aplikatu nahi dutenak, eta ikasteko aukerak bila-tzeko jakingura edukita ikasitakoa bizitzako arloetan aplikatu nahi dutenak.
Ikaskuntza bat, bere gain hartzen duena bere funtzio hirukoitza: pertsonala, soziala eta ekonomikoa. Bizitza osoko ikaskuntza batek bermatu behar du pertsona guztiek hartzen dituztela behar diren gaitasun giltzarriak errealizazio pertsonal osorako, hiritartasun aktiborako, gizarte kohesiorako eta ikaskuntzaren gizarteko enplegagarritasunerako.
Jakintzaren Gizartean, eta beraz, gizabanakoen garapen integralean, oinarritutako lurralde lehiakor eta jasangarri baten sorrera, oinarritzat izan behar du:
Behin oinarri horiek izanda, estrategiak antolatu behar dira, bizi-tzan ikasitakoa erabili eta ezaguera aurreratua izango duen gizarte bat garatzeko (ekonomiaren hazkunde iraunkorra, lanpostu gehiago eta hobeak, eta gizarte kohesio handiagoa) eta ingurumenaren babesa bermatzeko, ondorengo belaunaldien onurarako,. eta bizitzan ikasitakoaren bitartez, are eta gehiago indartzeko herritar aktiboak, kultura anitzeko elkarrizketak, enplegugarritasuna, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta gizabanakoaren gauzatzea.
Dinamika propioak eta espezifikoak garatu behar ditugu, gure gizarteak bere abantaila konparatiboa susta dezan ezagutzei eta ikaskuntza-gaitasunei dagokienez, bere ingurunearekiko loturan, eta gaitasun horiek are gehiago garatzen lagundu behar dugu, geure eginez elkarrekin lotuta daudela, alde batetik, abantaila konparatiboa determinatzen duten faktoreak eta aldagaiak, eta bestetik, gizarte bat gehiago tankeratzen duten eta translazio geografiko baten eraginpean ez dauden osagaiak: ezagutza, lana eta erakundeak; eta bere interrelazioak haiekin uztartutako balioekin; azken batean, haren kapital soziala.
Hori lortzeko, ikaskuntza politikak ezaguera transmititu eta sortzeko zimenduak dira, eta baita gizarte osoa eraberritzeko beharrezko osagarriak ere, ondorengo hauek eragiten baitituzte:
Pertsonak dira ikasi behar dutenak. Horregatik, erantzukizun indibiduala sustatu behar dugu; pertsona bakoitzak ekin diezaiela bizitza osoko bere ikaskuntza-ibilbideei. Pertsona batzuk, zeintzuek lanabesak eta egokierak izan behar baitituzte beren etorkizun pertsonala eta laborala marrazteko, eta etengabe eguneratu behar baitituzte beren bizitza osoko gaitasunak.
Pertsona sortzaileak behar ditugu, ekintzaileak, ingurunera irekiak, arduratsuak, proiektuen buru izateko gai direnak. Honelako balioak dituzten pertsonak: hobetzeko grina, aniztasunera irekita egotea, sormena, aldaketa eta dibertsitatea onartzea, arriskuak onartzeko prest egotea, jakin-mina, eta ikasteko gogoa.
Egitera konprometitutako pertsonak, emaitza hobeak izan ditzaten bai antolakundeek bai enpresen lehiakortasunak eta jasangarritasunak bai gizarteak.
Zentzu horretan, beharrezkoa da lehiakortasunen garapenean oinarritutako pedagogia eraldatzaile bat edukitzea, hau da, testuingururako egokiak diren ezaguera, gaitasun eta jarreren konbinazio bat, gizabanako guztiek euren osotasuna eta garapena lor-tzeko beharrezko dituztenak, esate baterako, hiritar aktiboak izateko, gizarteratzerako eta enplegurako.
Gizabanakoaren beraren eta aukera berdintasunaren garrantzia azpimarratzen dituen planteamendu bat da. Beraz, ikaskuntzako sistemek irekiagoak eta malguagoak izan beharko dute, gizabanakoek euren behar eta interesei egokitutako ikaskuntza indibidualen ibilbideak edukitzeko, eta euren bizitzetako edozein unetan aukera berdintasunaz bere osotasunean gozatzeko.
Gipuzkoako lehentasunak izango dira:
Estrategia hau gobernantza berriarekin inkardinatutako portaeraren printzipioetan oinarrituta egon beharko da. Zehazki: