Sareko mundu konplexu eta globalean, ikastea funtsezkoa da; izan ere, pertsonaren garapen osoan laguntzen du, proiekzio soziala eta profesionala bideratzen du eta enplegagarritasuna sustatzen du eta erakundeen eta lurraldeen iraunkortasuna ahalbidetzen du.

Ikasteko gaitasunak pertsona bakoitzaren, erakunde bakoitzaren eta lurraldeen aldaketarako eta eraldaketarako potentziala erakusten du.

Ikasten dutenak pertsonak dira eta prozesu horretan sortutako erlazioan sortzen da gizartearen ezagutza. Ikasi egiten duen gizartea da etorkizuneko belaunaldietako pertsonen ikaskuntzarako oinarria. Hortaz, zertarako ikasten dute pertsonek erakundeek eta lurraldeek? Etorkizunean ikasten eta eboluzionatzen jarraitzeko.

Buletina

Azken Albisteak

MerkaLan: enplegu eta prestakuntza azoka

Lanbidek Merkalanen 4. edizioa antolatu du, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra formatu birtualean egingo den enplegu eta prestakuntza azoka. Helburua enplegu-eskatzaileen eta kontratazio-premia espezifikoak dituzten enpresen arteko topaketa erraztea da.

Uda Ikastaroak (UPV/EHU): ikasi eta ezagutza zabaltzea

UPV/EHUk Uda Ikastaroen 42. edizioa jarri du abian, "Piztu jakin-mina" lelopean. 150 ikastaro baino gehiagorekin, topagune bat da herritarrentzat eta gizarte-eragileentzat, eta edizio honek gazteak ditu ardatz, kolektibo horri bereziki zuzendutako edukiekin.

Enplegagarritasunera bideratutako unibertsitate-prestakuntza

Hiru euskal unibertsitateak laneratze handiena duten Estatuko unibertsitateen artean kokatzen dira: Mondragon Unibertsitatea (9.), EHU (22.) eta Deustuko Unibertsitatea (23.). Hiru kasuetan, ikasleen % 80k baino gehiagok lan egiten du ikasketak amaitu eta lau urtera.