#Instant1ean 2017

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta gaztelekuetako hezitzaileek sortutako egitasmoaren 2. edizioa izan zen 2017koa. Lehiaketa maiatzaren 7an amaitu zen; martxoa-maiatza bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi ziguten. Gaiak era askotakoak izan ziren: kirola, laguntasuna, musika, kultura….

 

Parte-hartzea ona izan zen, 600 argazki baino gehiago aurkeztu ziren, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu zuten beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena.

 

 

Tailerrak:

Gazteentzako tailerrak:

Youtuberrak: Aizea Gallagher, Beñat Larrukert eta Iban Garcia youtuberrekin topaketak egin ziren 2017ko edizioan.

Argazkigintza digitala. Nola erabili gero irudi horiek Interneten?: Zure tablet/smartphonearekin argazki erakargarriak ateratzeko trikimailuak Niko Iturralde argazkilari profesionalaren eskutik. Oinarrizko aholkuak, sare sozialetan gure argazkiak igotzearen ondorioak: irudi-eskubideak, jabetza intelektuala...

Hiriko tipografiaren bila:Bilatu Tabakalerak ezkutuan dituen hizkiak eta igo itzazu berehala Instagramera! Tailer honetan hizki bereziak erabiliz mezua osatuko da: espazioa erabiliko da hizkiak osatzeko, gorputza eta inguruko elementuak konbinatuz.

Instagrameko 8 HACK: Zure Instagrama hobetzeko trikimailuak jarraitzaile gehiagoren bila. Edukia hautatu (koherentzia), argazki-edizioa, etiketak eta taldeak, iruzkinak egin, partekatu, konstantzia, sormena…Fernando Macole @macole66x-ren eskutik.

Nire Wen Orria: Nola funtzionatzen dute hainbeste erabiltzen ditugun webguneek? Saio honetan zeure webgunea egiten hasiko zara, webguneen atzean dagoen programazioa, HTML, era erraz eta dibertigarrian landuz. Eta batez ere, sormen teknologikoa landuz! Kode-eskolaren eskutik.

 

Guraso eta hezitzaileentzako tailerrak:

Youtuberra izan nahi dut. Aizea Galager:Aizea Gallagher, Gasteiztarra, YouTuber fenomenoko aurrekarietako bat da eta “Youtuberra izan nahi dut” izenburua zuen tailerra eman zuen guraso eta hezitzaileentzako. Aizeak, gaur egun, kanal berri baten bidez, teknologia berriei buruzko eta horien erabilera egokiari buruzko ezagutza partekatzen du. Aizea, asko esateko eta ekarpen handiak egiteko influencer-a da inolako zalantzarik gabe.

Nerabeak eta Teknologia digitalak:Arkaitz Larekik (UPV-EHU + Fishernet Hezkuntza-Teknologia Taldea) eta Maite Goñik (Mondragon Unibertsitateko eta Ordiziako Jakintza Ikastolako irakaslea) mahai-ingurua antolatu zuten “nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera osasuntsu baterako bidean” izenburupean. Maite Goñiren solasaldian “Dena ez da arriskua: ezagutu Internet eta teknologiaren aukerak!”, alderdi positiboetan (aukerak, abantailak…) ipini zen begirada eta aipatutako erabilera egoki horretara iristeko eman daitezkeen hainbat urrats nabarmendu ziren. Arkaitz Lareki “Teknologia digitalaren arriskuak: Zyberbullying, Sexting edo Groominga” solasaldian, berriz, arriskuen aurrean guraso eta hezitzaileon esku hartzeaz hitz egin zen, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.

Sariak:

Epaimahaiak 10 argazki aukeratu zituen, gipuzkoangazte perfilean igo eta atsegite gehien zituzten 3 argazkiak izan ziren saridunak. Bideoei dagokienez, epaimahaiak zuzenean aukeratuko zuen irabazlea. Edizio honetako sariak honakoak izan ziren:

  • 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorkara joateko.
  • 300 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • 150 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • Epaimahaiaren bi aipamen berezi: 50 euroko txartelak gailu teknologikeotan gastatzeko.
  • Gazteleku onenaren taldeko saria.
  • Bideo onenaren saria. 250 euroko txartela gailu teknologikoetan gastatzeko.

 

 

Irabazleak:

2017ko irabazleak honakoak izan ziren:

 
  • Olatz Barragan (Bergara), 793 atsegite
  • Alain Rodríguez (Mendaro), atsegite.
  • Eneko Borrego (Zarautz), 371 atsegite.

Epaimahaiaren aipamen bereziak:

  • Ander (Donostia) @anderscp13
  • Irati Uribesalgo (Urretxu).

Bideo onenaren saria: Imanol Fernández (Urnieta).

Gazteleku onenaren saria: Eskoriatzako Gaztelekua “Sarean harrapaturik, Ni#sareanONdo”