#Instant1ean 2016

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta Gipuzkoako gaztelekuek Instant1ean proiektua sortu zuten 2016an. Oinarri pedagogikoa zuen egitasmoa izan zen, eta informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek zituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz aritu ziren 2016ko edizioan. Egitasmo honen barnean instagrameko lehiaketa jarri zuten martxan.

 

Otsail-apirila bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi ziguten. Gaiak era askotakoak izan ziren: kirola, laguntasuna, musika, kultura… parte-hartzea izugarria izan zen, 761 argazki aurkeztu ziren guztira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu zuten beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena.

 

 

Tailerrak:

Gaztelekuetan (Irun eta Ordizia) tailerrak antolatu ziren bai nerabeentzat (Smatphoneak eta argazkilaritzari) bai gurasoentzat. Bestea, Tabakaleran izan zen, Donostian, Tabakaleran Kutxa Fundazioarekin batera. Urnietan solasaldiak antolatu ziren: Xabi Solano (Esne Beltza), Nahikari Garcia (Realeko jokalaria) eta Joantxo Arakama (Glaukoma) izan ziren bertan. Bestalde, sare sozialetan praktika onak zeintzuk ziren aztertu zen. Eskoriatzan, berriz, Izan Youtuber tailerra antolatu zen Iban Garcia Euskal Youtuberraren eskutik.

Sariak:

Epaimahaiak 10 argazki aukeratu zituen, gipuzkoangazte perfilean igo eta, bertan apirilaren 6tik 15era bitartean, atsegite gehien zituzten 3 argazkiak izan ziren saridunak. Edizio honetako sariak honakoak izan ziren:

  • 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorkara joateko.
  • 300 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • 150 euroko txartela gailuetan gastatzeko.

 

 

Irabazleak:

Honakoak izan ziren lehenengo edizioko 3 saridunak:

 
  • Alex Chouza, 748 atsegite.
  • Iker Torre, 649 atsegite.
  • Ainara Calvo, 585 atsegite.

Gainerako finalistak honako hauek izan ziren:

  • Ainhoa Merino
  • Telmo Uranga
  • Enara Agirrezabala
  • Maider Oliden
  • Marina Santos
  • Imanol Fernandez
  • Izaro Caballero

2016an Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, INSTANT1ean egitasmoa Europara irten zen, truke baten bidez, nerabeen artean teknologia berriekiko ikuspegi kritikoa garatu eta sustatzeko asmoz. Gipuzkoako eta Wiesbadeneko (Alemania) 14 eta 17 urte bitarteko 30 gaztek parte hartu zuten trukean.