2021eko sagar uzta aurkeztu da gaur Donostiako Trinitate Plazan

2021eko sagar uzta aukeztu da gaur Donostiako Trinitate Plazan. Sagar kopuru handia eta osasuntsua izan da gure sagastietan.
Hainbat erakundetako ordezkariak izan dira bertan, horien artean, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendaria :"Ezinbestekoa da euskal sagarra izatea Euskal Sagardoa izateko. Horregatik gure eskumenez baliatuta burubelarri ari gara lanean".