Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Berriak

Gehiago ikusi >>

GazteNek programako gazte eta haren formatzaileak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiarekin, Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuarekin eta Arantxa Ariztimuño Nekazaritzako foru zuzendariarekin.


19 gaztek ekingo dute lehen sektorean, Aldundiaren laguntzarekin


Gaztenek programaren edizio honetan parte hartzen duten 19 gazteetatik lau lehen aldiz sartzen dira sektorean, eta gainerako 15ak beren familia-proiektuaren lekukoa hartzeko prestatzen ari dira. 21 eta 38 urte bitarteko gazteak dira, lurraldeko hainbat tokitatik etorriak: Aizarnazabal, Antzuola, Azpeitia, Beasain, Getaria, Hernani, Hondarribia, Ikaztegieta, Itsasondo, Zaldibia, Zestoa eta Zumaia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 842.907 euro bideratu ditu aurten Gaztenek proiektura, bost urtez gazteei laguntza tekniko profesionala emateko.

2005etik gaur arte, 362 gipuzkoar baino gehiago prestatu dira ekimen horren barruan, beren familia-ustiapenaren kudeaketa beren gain hartuz edo nekazaritza eta abeltzaintzako proiektua abian jarriz. Gipuzkoan programa horren esparruan hasitako proiektuen % 90ek bizirik jarraitzen dute.

2025/07/10

Irakurri gehiago

Uda ikastaroa: 'Lehen sektorean erreleboa sustatzeko tresna ezberdinak'


2025/07/21

Erreleboaren gaia lehen sektoreak gaur egun duen erronka nagusien artean kokatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horren harira, Lurralde Oreka Berdeko Departamentutik irailaren 11n antolatu dugun Udako Ikastarora gonbidatu nahi zaitugu.

Ikastaro honetan, errelebo generazionala bermatzeko Aldundia bultzatzen eta martxan jartzen ari den egitasmo sendo eta berritzaileak sakon ezagutzeko aukera izango duzu. Halaber, ekimen horien inguruan gogoeta partekatuan aritzeko eta programa hauek hobetzeko proposamenak jasotzeko espazioa ere eskaini nahi dizugu.

Irakurri gehiago

Uda ikastaroaren kartela

Mingain urdinaren txertaketa kanpaina

Mingain urdinaren 3. serotipoaren aurkako borondatezko txertaketa


2025/07/30

Mingain urdinaren 3. serotipo berria antzeman da Euskal Autonomia Erkidegoaren inguruko erkidegoetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak serotipo honen aurkako borondatezko txertaketa kanpaina abian dauka.

Eskaera egiteko azken eguna: abuztuaren 15a.

Eskatzeko: 943 08 38 91.

Gogoratu prebentzioa dela irtenbiderik eraginkorrena. 

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 11. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

11. ALEA: Otsaila 2025

DESKARGATU PDFA >

Aldundiko WhatsApp zerbitzura harpidetu

Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp zerbitzu berria martxan jarri du. Lurralde Oreka Berdea departamentuako edukia berehala mugikorrean jasotzeko, jarraitu urrats hauek:

  1. Gorde 747 444 777 zenbakia zure mugikorrean.
  2. Bidali "ALTA" mezua WhatsApp bidez zenbaki horretara.
  3. Aukeratu euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi dituzun mezuak.
  4. Hautatu "Landa ingurunea" gaia.
  5. Jaso informazio berehala zuzenean zure mugikorrean.

Ez galdu aukera eta informatu zaitez egunerokoaz!

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua