Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 68. alea: 2025ko otsailaren 4a


Berriak

Gehiago ikusi >>

Baserritar Misto Profesionala deialdia zabalik


Baserritar Misto Profesionala deialdia zabalik


Gipuzkoako Foru Aldundiak Baserritar Misto Profesionala programaren deialdia zabaldu berri du! Programak baserriko lana eta beste jarduera profesional bat uztartu nahi duten pertsonei laguntzeko aukera eskaintzen du.

  • 60.000 €-ko diru-laguntza baserritarrentzat
  • 30.000 € enpresentzat
  • 6 urteko iraupena
  • Lanaldia %50era murrizteko aukera

Belaunaldi-erreleboa sustatzeko eta lehen sektorea indartzeko urrats berritzailea da! Gipuzkoako enpresa-sarea ere ekimen honekin bat egitera animatzen dugu.

Deialdia gaur zabaldu da eta hilabetez egongo da zabalik.

​​​​​​​https://www.gipuzkoa.eus/baserritarmistoprofesionala​​​​​​​

2025/02/04

Irakurri gehiago

Elkarlana da giltza


2025/01/30

Hilabeteetako lan gogorraren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin adostu du larrialdiko neurri berriak ematen dituen Agindu berria, lurraldean ehiza modu seguruagoan egingo dela bermatzeko. Agindu horrek kuadrillen beraien eskaerari erantzuten dio, 2024ko abenduan Deban emakume bat hil ondoren.

Irakurri gehiago

Gipuzkoako Foru Aldundia

Elikagaiak

Elikagaien segurtasunerako prestakuntza-plataforma berria aurkeztu dute


2025/01/23

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek nekazaritzako elikagaien kateko elikagaien segurtasunari eta kontrol ofizialari buruzko prestakuntza-plataforma bat jarri dute martxan. Plataforma honek sektoreko profesionalek higiene- eta fitosanitarioen erabilerari buruzko ezagutzak eskuratzeko aukera emango die, bideo laburren eta prestakuntza-pilulen bidez. Helburua da kontrol ofizialaren gardentasuna hobetzea eta nekazaritzako elikagaien segurtasuna bermatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Irakurri gehiago

Euskal Ardi Moztaileen Topaketa Abadiñon


2025/02/03

Gipuzkoan 2.400 artalde eta 140.000 ardi daude, eta sektore honek funtsezko zeregina du lurralde-orekan eta jasangarritasunean.

Euskal Ardi Moztaileak

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko obrak

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria egonkortzeko lanak


2025/01/29

Gobernu Kontseiluak Aizpurutxoko parean gertatutako luiziaren egonkortze-lanak onartu ditu! Proiektuaren lizitazio-aurrekontua 269.438,61 € da, eta obrak egiteko epea hiru hilabete izango da.

ULMA Agrícolaren ekoizpen planta berria martxan


2025/01/27

10,5 milioi euroko inbertsioarekin, instalazio berriak berrikuntza eta efizientzia sustatzeko urrats garrantzitsua dira, baserritarren lana errazteko eta elikadura jasangarria bultzatzeko.

Aldundiko ordezkariak ULMA Agrícolan

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 10. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

10. ALEA: Abuztua 2024

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua