Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 69. alea: 2025ko martxoaren 31


Berriak

Gehiago ikusi >>

WhatsApp


Aldundiko WhatsApp zerbitzura harpidetu


Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp zerbitzu berria martxan jarri du. Zerbitzu honek Aldundiaren informazio garrantzitsuena berehala jasotzeko aukera eskaintzen du mugikorrean. Lurralde Oreka Berdea departamentuak ere bere edukia bidaliko du. Beraz, departamentuko gaiei buruzko berriak jaso nahi badituzu, jarraitu urrats hauek:

  1. Gorde 747 444 777 zenbakia zure mugikorrean.
  2. Bidali "ALTA" mezua WhatsApp bidez zenbaki horretara.
  3. Aukeratu euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi dituzun mezuak.
  4. Hautatu "Landa ingurunea" gaia.
  5. Jaso informazio berehala zuzenean zure mugikorrean.

Ez galdu aukera eta informatu zaitez egunerokoaz.

2025/03/31

3.000.000 euroko laguntza-deialdia onartu da muga naturalak edo espezifikoak dituzten eremuetako nekazarientzat


2025/03/27

3.000.000 euroko laguntza-deialdia onartu da muga naturalak edo espezifikoak dituzten eremuetan nekazaritza egiten duten ustiategientzat. Laguntzen bidez mendi-eremuengatiko konpentsazioak, muga natural nabarmenak dituzten eremuei emandako laguntzak eta kostu gehigarriak edo lortu gabeko irabaziak konpentsatzeko dira. Eskaerak 2025eko apirilaren 30era arte aurkeztu daitezke, eta lehentasuna emakume nekazariek izango dute.

Irakurri gehiago

Aiako Harria

Zuhaitz-landaketa

Gipuzkoako Lurralde Historikoan Ingurumen Konpromisoak eta Klimako Konpromisoak Sustatzeko Laguntzak


2025/03/27

2025eko deialdiak Gipuzkoako lurraldean ingurumenarekin eta klimarekin lotutako proiektuak finantzatzeko aukera eskaintzen du. Ekintza jasangarriak eta ingurumenaren babeserako konpromisoak hartzen dituzten nekazariek, landa-eremuko elkarteek eta bestelako eragileek laguntza ekonomikoa jaso dezakete proiektu berritzaile eta ekologikoak garatzeko. Deialdiak % 50 eta % 75 arteko laguntzak eskaintzen ditu eta eskaerak apirilaren 15era arte aurkeztu daitezke. Eskaerak proiektuaren deskribapenarekin, finantzaketa planarekin eta ingurumen-azterketa batekin aurkeztu behar dira.

Irakurri gehiago

2025eko Landa Garapenerako Dirulaguntzak


2025/03/31

2025eko Landa Garapenerako dirulaguntzak 800.000 euroko aurrekontuarekin onartu dira, landa eremuen garapen sozioekonomikoa sustatzeko. Laguntzak udalerri, toki-erakunde txiki, landa garapenerako elkarte eta nekazaritza elkarteei zuzenduta daude, eta tokiko merkatuak, banaketa-zirkuitu laburrak, makinen erosketa, nekazaritza zerbitzuen digitalizazioa eta landa elektrifikazioa sustatuko dituzte. Eskaerak 20 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan.

Irakurri gehiago

Baserrirako makineria

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 11. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

11. ALEA: Otsaila 2025

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua