Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Aldizkari digitala | 70. alea: 2025ko maiatzaren 9


Berriak

Gehiago ikusi >>

Larreen irekiera


Berastegin eman zaio hasiera 2025eko mendiko larreen denboraldiari


Gipuzkoako mendietako larreak ireki dira Berastegiko Gorosmendi mendian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Berastegiko Udalak elkarrekin antolatutako ekitaldi ofizialean. Abeltzaintza estentsiboaren denboraldiari hasiera emateko, behiak, behorrak eta ardiak igo ziren larreetara. Ekitaldia giro beroan eta parte-hartze zabalarekin ospatu zen, eta abeltzaintzak lurraldearen orekan, kulturaren transmisioan eta bioaniztasunaren zaintzan duen eginkizun garrantzitsua nabarmendu zen.

Kanpaina honetan, Gipuzkoa osoan 544 abeltzainek 41.000 abere inguru igoko dituzte mendietako larreetara: 34.001 ardi, 3.613 behor, 3.269 behi eta 538 ahuntz.

2025/04/27

Irakurri gehiago

% 70eko forfait fiskala egonkortu da lehen sektorearentzat


2025/05/07

Aldundiak jakinarazi du indarrean egon den % 70eko forfait koiunturala egiturazko bihurtu dela. Lehen sektoreko profesionalek, hala nola nekazariek eta abeltzainek, justifikazio zailagoa duten gastuengatik murrizketa hori aplikatuko dute aurrerantzean. Neurria sektoreko eragileekin adostu da, fiskalitatea sektorearen errealitatera egokitzeko helburuarekin.

Irakurri gehiago

Itziar Agirre

Basoa

Basoetako dirulaguntza


2025/05/08

2025eko baso-laguntzen deialdia zabalik da.

3,9 milioi euro bideratuko dira basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko. Laguntza hauek baso-jabe eta sektoreko eragileei zuzenduta daude, honako jarduera hauek babesteko:

  • Baso berriak sortzea eta leheneratzea
  • Baso-suteak eta hondamendi naturalak prebenitzea
  • Pinuen azikulen bandengatik kaltetutako pinudiak moztea
  • Basogintzako azpiegiturak eta teknologia berriak garatzea
  • Baso-ingurumeneko eta klima zerbitzuak indartzea

Deialdi osoa eta eskakizun zehatzak hemen.

Laguntzen gida

Irakurri gehiago

Artzain Eguna 2025 ospatu da Ordizian


2025/04/23

Apirilaren 23an Artzain Eguna ospatu zen Ordizian. Eguneko unerik bereziena gaztaren lehen mozketa izan zen, Julen Baz eta Peli Pérez de Anuzita sukaldariek (Garena jatetxea, Dima) egin zutena. ETB2ko Vascos por el Mundo saioak Idiazabal Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearen omenaldia jaso zuen, gaztaren zabalkundean egindako lanagatik.
Idiazabal gaztaren sariei dagokienez, honako hauek izan ziren garaileak: Marte Pérez Loperena artzainak (Loperena gaztandegia, Nafarroa) eta Goiburu gaztandegiak (Idiazabal).

Artzai Eguna Ordizian

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 11. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

11. ALEA: Otsaila 2025

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua