Berastegin eman zaio hasiera 2025eko mendiko larreen denboraldiari
Gipuzkoako mendietako larreak ireki dira Berastegiko Gorosmendi mendian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Berastegiko Udalak elkarrekin antolatutako ekitaldi ofizialean. Abeltzaintza estentsiboaren denboraldiari hasiera emateko, behiak, behorrak eta ardiak igo ziren larreetara. Ekitaldia giro beroan eta parte-hartze zabalarekin ospatu zen, eta abeltzaintzak lurraldearen orekan, kulturaren transmisioan eta bioaniztasunaren zaintzan duen eginkizun garrantzitsua nabarmendu zen.
Kanpaina honetan, Gipuzkoa osoan 544 abeltzainek 41.000 abere inguru igoko dituzte mendietako larreetara: 34.001 ardi, 3.613 behor, 3.269 behi eta 538 ahuntz.
% 70eko forfait fiskala egonkortu da lehen sektorearentzat
2025/05/07
Aldundiak jakinarazi du indarrean egon den % 70eko forfait koiunturala egiturazko bihurtu dela. Lehen sektoreko profesionalek, hala nola nekazariek eta abeltzainek, justifikazio zailagoa duten gastuengatik murrizketa hori aplikatuko dute aurrerantzean. Neurria sektoreko eragileekin adostu da, fiskalitatea sektorearen errealitatera egokitzeko helburuarekin.
3,9 milioi euro bideratuko dira basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko. Laguntza hauek baso-jabe eta sektoreko eragileei zuzenduta daude, honako jarduera hauek babesteko:
Apirilaren 23an Artzain Eguna ospatu zen Ordizian. Eguneko unerik bereziena gaztaren lehen mozketa izan zen, Julen Baz eta Peli Pérez de Anuzita sukaldariek (Garena jatetxea, Dima) egin zutena. ETB2ko Vascos por el Mundo saioak Idiazabal Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearen omenaldia jaso zuen, gaztaren zabalkundean egindako lanagatik. Idiazabal gaztaren sariei dagokienez, honako hauek izan ziren garaileak: Marte Pérez Loperena artzainak (Loperena gaztandegia, Nafarroa) eta Goiburu gaztandegiak (Idiazabal).