Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA


2025-12-04


Berriak

Gehiago ikusi >>

Gure Lurra argazki instituzionala.


Baserria biziberritzen, sustraietatik etorkizunera


Azaroaren 27an, 500 pertsona baino gehiago bildu ziren Gure Lurra 8 · Sembrando Futuro kongresuan, 'Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar lelopean, baserria postal hutsa izatetik bizileku eta lanleku izatera igaro behar dela aldarrikatzeko.

Egunaren gakoak hauek izan ziren:

  • Baserritarrak ezinbestekoak dira gure ongizaterako eta natura zaintzeko.

  • Eider Mendoza, Iñaki Perurena, Elsa Punset eta Eugenio Ibarzabal bezalako hizlariekin batera, baserrian bizitzeko apustua egin duten gazteak izan ziren ardatz.

  • Sektorean erreleboa eta gogoa badaudela erakutsi zuten, bai familiaren lekukoa hartuz, eredu mistoak erabiliz edo kanpokoen bidez.

IKUSI BIDEO LABURPENA

 

2025/11/27

Irakurri gehiago

Jaitzubia berreskuratu dugu


2025/11/14

Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako batean egin dira Jaitzubiako paduraren leheneratze-lanak; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak daude bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. 2,5 hektarea garbitu eta leheneratu dira, espezie inbaditzaileak kenduz eta uraren fluxua askatuz. 

Jaitzubiako padura

Ixpilla aintzira

Iñurritzako bihotza babesten: Ixpilla aintzira


2025/11/21

Gipuzkoako Foru Aldundiak datozen egunetan ekingo die Iñurritzako (Zarautz) Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) dagoen Ixpillako aintzira mantentzeko eta egokitzeko lanei. Zonalde horretan dagoen ur gezako gune bakarra da, eta funtsezkoa da hegazti migratzaileek eta bertan negua igarotzen duten beste espezie batzuek atseden hartzeko, ugaltzeko eta elikatzeko.

Irakurri gehiago

Lurrama Euskal Herriko nekazaritzaren topaleku


2025/11/07

Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Iparraldeko erakundeak Biarritzen elkartu ziren, sektorearekin batera, mugez gaindiko lankidetza sendotzeko. Aurtengoa 20. edizioa izan da.  'Bihar ere laborari' leloarekin, belaunaldi berriei bidea irekitzeko ezinbesteko erronka azpimarratu da bertan.

 

Lurrama

Ariztimuño eta Aramburu.

Joseba Aramburu, Nekazaritza zuzendari berria


2025/11/19

Joseba Aramburu izango da Nekazaritzako zuzendari berria. Arantza Ariztimuño Mendietako eta Natura Ondareko zuzendaritzara pasatuko da eta Lurralde Oreka berdeko zuzendari eta koordinazio lanak egiten jarraituko du. Aldaketa hau Koldobike Olabide Mendietako zuzendariaren bajaren ondorioz egin da, arrazoi pertsonalak direla eta.

Aramburu Nekazaritzan ingeniaria da eta ezagutza dauka sektorean. Arantza Ariztimuño, aldiz, 2015-2023 urte bitartean zuzendaria izana da Mendi eta Natura ondare arloan.

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra 12

GURE LURRA ALDIZKARIA

12. ALEA: Abuztua 2025

DESKARGATU PDFA >

Copyright. 2025. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdea departamentua