Joseba Aramburu, Nekazaritza zuzendari berria
2025/11/19
Joseba Aramburu izango da Nekazaritzako zuzendari berria. Arantza Ariztimuño Mendietako eta Natura Ondareko zuzendaritzara pasatuko da eta Lurralde Oreka berdeko zuzendari eta koordinazio lanak egiten jarraituko du. Aldaketa hau Koldobike Olabide Mendietako zuzendariaren bajaren ondorioz egin da, arrazoi pertsonalak direla eta. Aramburu Nekazaritzan ingeniaria da eta ezagutza dauka sektorean. Arantza Ariztimuño, aldiz, 2015-2023 urte bitartean zuzendaria izana da Mendi eta Natura ondare arloan. |