Baserritar Misto Profesionala (BMP) programaren bigarren deialdia zabalik
Lurralde Oreka Berdea departamentutik jakinarazi nahi dizugu Baserritar Misto Profesionalaren (BMP) programaren bigarren deialdia ireki dela. Programa hau 18 eta 55 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, baserriko lana eta beste jarduera profesional bat uztartzea bilatzen dutenentzat. Helburua da bi jarduerak batera garatzeko aukera izatea, egonkortasun eta errentagarritasun handiagoarekin.
Deialdi honetan eskaerak jasotzen diren ordenaren arabera ebatziko dira. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da, eta gomendatzen dugu azken momentura arte ez itxarotea eskaera aurkezteko.
Programaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
BMP hitzarmenaren iraupena 6 urtekoa izango da.
Baserritarrei emango zaien laguntza: 60.000 euro bi zatitan (hasieran eta hirugarren urtean).
Enpresariei emango zaien laguntza: 30.000 euro ordainketa bakar batean hasieran.
Informazio gehiagorako edo zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan bmp@gipuzkoa.eus helbidearen bidez.
Udalei zuzendutako landa-lurren mugen digitalizaziorako dirulaguntza-deialdia ireki da. Ekimen honen helburua da lursailen jabetza-mugak zehaztasun handiagoz definitzea eta kartografia eguneratzea, landa-lurren kudeaketa hobetzeko eta belaunaldi-erreleborik gabeko egoerei erantzuteko.
Deialdi honen aurrekontua 300.000 eurokoa da, eta eskaerak uztailaren 1era arte aurkez daitezke. Laguntzak eskatzeko eta informazio guztia hemen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp zerbitzu berria martxan jarri du. Lurralde Oreka Berdea departamentuako edukia berehala mugikorrean jasotzeko, jarraitu urrats hauek:
Gorde 747 444 777 zenbakia zure mugikorrean.
Bidali "ALTA" mezua WhatsApp bidez zenbaki horretara.
Aukeratu euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi dituzun mezuak.
Hautatu "Landa ingurunea" gaia.
Jaso informazio berehala zuzenean zure mugikorrean.
Ez galdu aukera eta informatu zaitez egunerokoaz!
Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua