Natura Parkeen Egunak ospatuko dira ekainaren 1ean Oiartzunen eta ekainaren 8an Abaltzisketan
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oiartzungo eta Abaltzisketako udalekin elkarlanean, Natura Parkeen Eguna antolatu du aurten ere, herritarrei natura-parkeen ondare ekologiko eta kulturala ezagutarazteko eta ingurune horiez modu aktiboan gozatzeko aukera eskainiz. Parte hartzea irekia eta doakoa da, eta jarduerak herritar guztiei zuzenduta daude.
Naturaz eta paisaiaz gozatzeko aukera paregabea izango da, eta aldi berean, lehen sektorearen eta landa eremuko bizimoduaren balioa gizartera hurbiltzeko aukera ere bai. Animatu parte hartzera!
2025/05/22
Oiartzun, Aiako Harriko Natura Parkearen eguna – Egitaraua
2025/06/01
9:00etan irteera Arditurri parketxetik.
Mendi-ibilaldia Aritxulegira, ingurumen-hezitzaileek gidatuta. Ordu eta erdi inguruko ibilaldia.
Aritxulegin 10:30etik aurrera:
Artaldea bertatik bertara ikusteko aukera.
Hegazti baten askatzea, Basabizi zentroan sendatutakoa.
Euskal makila borroka erakustaldia.
Et Incarnatus orkestraren emanaldia.
Gazta dastaketa eta salmenta.
4:00ak aldera, itzulera oinez edo autobusez.
Oharrak
Aritxulegira oinez edo autobusez bakarrik iritsi ahal izango da. Autobusez joateko eta itzultzeko aukera (doakoa) eskainiko du antolakuntzak (9:00etan Beasaindik, 9:25ean Tolosatik, 10:00etan Oiartzundik, Ugaldetxoko (Karla Lekuona) futbol zelaitik eta 10:10ean Pagoaldea poligonotik). Nahitaezkoa da aurrez izena ematea.
Eraman mendiko oinetakoak eta arropa egokia, ura eta edalontzi bat.
Informazio gehiago eta autobus zerbitzuko izen-emateak:
Larraitzera autobusez joateko eta itzultzeko aukera (doakoa) dago. 8:30ean Donostiatik eta 8:50ean Tolosatik. Autobusean joatekotan, ezinbestekoa da izena ematea.
Eraman mendiko oinetakoak eta arropa egokia, ura eta edalontzi bat.
Informazio gehiago eta autobus zerbitzuko izen-emateak:
Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp zerbitzu berria martxan jarri du. Lurralde Oreka Berdea departamentuako edukia berehala mugikorrean jasotzeko, jarraitu urrats hauek:
Gorde 747 444 777 zenbakia zure mugikorrean.
Bidali "ALTA" mezua WhatsApp bidez zenbaki horretara.
Aukeratu euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi dituzun mezuak.
Hautatu "Landa ingurunea" gaia.
Jaso informazio berehala zuzenean zure mugikorrean.
Ez galdu aukera eta informatu zaitez egunerokoaz!
Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua