Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Berriak

Gehiago ikusi >>

Traktore bat mugikor batetatik ateratzen


"Higienea eta fitosanitarioen erabilera Euskadiko nekazaritza-ustiategietan" ikastaro berria abian


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek, ELIKA Fundazioarekin batera, elikagaien segurtasunari eta nekazaritzako elikakateko Euskadiko kontrol ofizialari buruzko prestakuntza-plataforma sortu dute.

Plataforman abian jarritako lehenengo ikastaroa Euskadiko nekazaritza-ustiategietan higienea eta fitosanitarioen erabilerari buruzkoa da. Helburua nagusia da nekazariei erraztasunak eta laguntza ematea, modu erraz eta klik bakar batean eskura izan dezaten bete behar dituzten arau-betekizunen eta beren ustiategiak araudi horietara egokitzeko moduari buruzko informazio osoa eta eguneratua.

Horretarako, bideo labur moduan prestakuntza-pilulak egin dira honako gai hauei buruz:

  • Ura ustiategian.
  • Ustiategiaren kokapena.
  • Fitosanitarioak: biltegiratzea eta manipulatzea.
  • Fitosanitarioak: prestakuntza, makinak eta hondakinen kudeaketa.
  • Fitosanitarioak: ustiapen-koadernoa.
  • Ustiategiko langileak.
  • Manipulazioa elkarrekin erlazionatutako jardueretan (uzta biltzea, garraiatzea eta biltegiratzea).
  • IKI (Izurrien Kudeaketa Integratua).
  • Ongarritzea.

Ikastaroak doakoak dira. Plataforman sartzeko en klik honako esteka honetan: https://ikas.elika.eus/eu/

Animatu! Ikasi modu errazean eta hobetu zure ustiategiko jarduerak!

2025/02/27

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 11. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

11. ALEA: Otsaila 2025

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua