"Higienea eta fitosanitarioen erabilera Euskadiko nekazaritza-ustiategietan" ikastaro berria abian
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek, ELIKA Fundazioarekin batera, elikagaien segurtasunari eta nekazaritzako elikakateko Euskadiko kontrol ofizialari buruzko prestakuntza-plataforma sortu dute.
Plataforman abian jarritako lehenengo ikastaroa Euskadiko nekazaritza-ustiategietan higienea eta fitosanitarioen erabilerari buruzkoa da. Helburua nagusia da nekazariei erraztasunak eta laguntza ematea, modu erraz eta klik bakar batean eskura izan dezaten bete behar dituzten arau-betekizunen eta beren ustiategiak araudi horietara egokitzeko moduari buruzko informazio osoa eta eguneratua.
Horretarako, bideo labur moduanprestakuntza-pilulak egin dira honako gai hauei buruz:
Ura ustiategian.
Ustiategiaren kokapena.
Fitosanitarioak: biltegiratzea eta manipulatzea.
Fitosanitarioak: prestakuntza, makinak eta hondakinen kudeaketa.
Fitosanitarioak: ustiapen-koadernoa.
Ustiategiko langileak.
Manipulazioa elkarrekin erlazionatutako jardueretan (uzta biltzea, garraiatzea eta biltegiratzea).