Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Berriak

Gehiago ikusi >>

Bi esku bata besteari heltzen/agurtzen


"Etorkizuna Bermatuz" Programaren Bilera Informatiboak


Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuak eta HAZIk "Etorkizuna Bermatuz: Belaunaldi Arteko Erreleboa Nekazal Sektorean" prestakuntza programa berriaren inguruko bilera informatiboak antolatu ditugu. Programa honen helburua, erretiro prozesua planifikatzen eta belaunaldi arteko erreleboa errazten laguntzea da. Lehen sektoreko langileei prestakuntza integral bat eskainiko zaie, etorkizuneko zalantzak argitzeko eta prozesua errazteko.

Lehenago, programaren nondik norakoak azaltzeko bilera informatiboak egongo dira. Bertan, interesa duten guztiek programaren inguruko informazio guztia jasoko dute, eta prestakuntza ibilbideari buruzko xehetasunak argituko dira.

Hona hemen bilera informatiboen egutegia:

  • Azpeitia: apirilak 10 (osteguna), 16:00 - 18:00, Urola Erdiko Mankomunitatean.
  • Tolosa: maiatzak 8 (osteguna), 16:00 - 18:00, Kultur Etxean.
  • Elgoibar: maiatzak 13 (asteartea), 16:00 - 18:00, Aita Agirre Kultur Guneko arteo nagusian.
  • Ordizia: maiatzak 22 (osteguna), 16:00 - 18:00, Barrena Jauregian.

Bilera guztiak irekiak izango dira eta lehen sektorean lan egiten duten guztiei zuzenduta daude. Garrantzitsua da izena ematea bilera informatiboetan parte hartu ahal izateko. Hori egiteko, deitu 943 11 21 73 telefono zenbakira edo idatzi lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbidera.

2025/04/07

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 11. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

11. ALEA: Otsaila 2025

DESKARGATU PDFA >

APP NEKAGIP

NEKAGIP APP zure mugikorrera deskargatu Gipuzkoako lehen sektorearen inguruko mezuak unean bertan jasotzeko.

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua