Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA

EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG


Berriak

Gehiago ikusi >>

Gure Lurra 8, Sembrando Futuro kongresuaren kartela.


Gure Lurra 8, Sembrando Futuro kongresua, azaroaren 27an


Azaroaren 27an egingo da Gure Lurra 8, Sembrando Futuro kongresua, Donostiako Kursaalen. 

Kongresuak, “Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar” ildo gidari gisa, Gipuzkoaren iraganetik etorkizunera doan denboran barrena bidaia emozionala proposatzen du.

Aurten 1000 urte betetzen dira “Ipuskoa” izenaren lehen aipamen idatzia egin zenetik (1025), eta testuinguru horretan, une egokia da gure lurraren historiari, sustraiei eta baserritarren lanari aitortza berezia egiteko. Mendeetako jakituria eta balioak gogora ekarri eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera paregabea da.

2025/09/30

Irakurri gehiago

I. Basotik Txirrindulari Festa


2025/10/03

Urriaren 25ean, larunbata, egun osoko jaialdi herrikoia prestatu dugu basoen zaintza eta txirrindularitza uztartuz, kirol osasuntsua, jasangarria eta herritar guztiei irekia. Basotik Fundazioak antolatuta, helburua da herritarrei erakustea basoek duten balio ekologiko eta soziala, kirolaren bidez harremanak eta esperientziak sortuz.

Irakurri gehiago

Basotik biraren kartela.

Lurramaren kartela.

Lurramaren 20. edizioa


2025/09/30

Aurten, Lurrama laborantza azokak bere 20. urteurrena ospatzen du. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen duen ezinbesteko hitzordu honek tokiko nekazaritza herrikoi eta solidarioa sustatzea du helburu. LURRAMA izenak berak naturarekiko eta gizakiarekiko errespetuan oinarritutako laborantzari diogun atxikimendua islatzen du.

Azaroaren 7, 8 eta 9an izango da, Biarritzen.

Irakurri gehiago

'Izarren Zaunka' filma aurtengo BBK Mendi Film jaialdiko Sail Ofizialean hautatua


2025/09/30

Lurralde Oreka Berdeko departamentuak babestutako film labur dokumentala abenduaren 5etik 14ra ospatuko den jaialdian lehiatuko da.

Filmaren kartela

Azokak


2025/10/03

Azken asteotan, Gipuzkoako azoka ezberdinetan izan gara. Ikusi Instagramen argitaratutako bideoak:

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra - 12. alea

GURE LURRA ALDIZKARIA

12. ALEA: Abuztua 2025

DESKARGATU PDFA >

Aldundiko WhatsApp zerbitzura harpidetu

Gipuzkoako Foru Aldundiak WhatsApp zerbitzu berria martxan jarri du. Lurralde Oreka Berdea departamentuako edukia berehala mugikorrean jasotzeko, jarraitu urrats hauek:

  1. Gorde 747 444 777 zenbakia zure mugikorrean.
  2. Bidali "ALTA" mezua WhatsApp bidez zenbaki horretara.
  3. Aukeratu euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi dituzun mezuak.
  4. Hautatu "Landa ingurunea" gaia.
  5. Jaso informazio berehala zuzenean zure mugikorrean.

Ez galdu aukera eta informatu zaitez egunerokoaz!

Android deskargatu irudia
Irudia deskargatu Apple

Copyright. 2024. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Eremua