Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuak eta HAZIk "Etorkizuna Bermatuz: Belaunaldi Arteko Erreleboa Nekazal Sektorean" prestakuntza programa berriaren inguruko bilera informatiboak antolatu ditugu. Programa honen helburua, erretiro prozesua planifikatzen eta belaunaldi arteko erreleboa errazten laguntzea da. Lehen sektoreko langileei prestakuntza integral bat eskainiko zaie, etorkizuneko zalantzak argitzeko eta prozesua errazteko.
Lehenago, programaren nondik norakoak azaltzeko bilera informatiboak egongo dira. Bertan, interesa duten guztiek programaren inguruko informazio guztia jasoko dute, eta prestakuntza ibilbideari buruzko xehetasunak argituko dira.
Hona hemen bilera informatiboen egutegia:
Azpeitia: apirilak 10 (osteguna), 16:00 - 18:00, Urola Erdiko Mankomunitatean.
Bilera guztiak irekiak izango dira eta lehen sektorean lan egiten duten guztiei zuzenduta daude. Garrantzitsua da izena ematea bilera informatiboetan parte hartu ahal izateko. Hori egiteko, deitu 943 11 21 73 telefono zenbakira edo idatzi lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbidera.