Newsletter - GURE LURRA
GURE LURRA | GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA - EQUILIBRIO TERRITORIAL VERDE DE LA DFG

GURE LURRA

GFA-ko LURRALDE OREKA BERDEA


2025-10-31


Berriak

Gehiago ikusi >>

Gure Lurra kartela


Gure Lurra 8, Sembrando Futuro


Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresuak, “Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar” ildo gidari gisa, Gipuzkoaren iraganetik etorkizunera doan denboran barrena bidaia emozionala proposatzen du.  

Aurten 1000 urte betetzen dira “Ipuskoa” izenaren lehen aipamen idatzia egin zenetik (1025), eta testuinguru horretan, une egokia da gure lurraren historiari, sustraiei eta baserritarren lanari aitortza berezia egiteko. Mendeetako jakituria eta balioak gogora ekarri eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera paregabea da.

Aurtengo edizioan, sektorearekin lotura estua duten arlo desberdinetako pertsonek Gipuzkoaren iraganari eta etorkizunari  buruzko 360º-ko ikuspegia eskainiko digute.

Elkarrizketak, mahai-inguruak eta hitzaldi inspiratzaileak uztartuko dira, landa eta hiriaren arteko zubiak sendotuz eta lehen sektoreko eragileen lana balioan jarriz.

EMAN IZENA

2025/10/31

Irakurri gehiago

Gipuzkoak GILUR plataforma digitala jarri du abian nekazaritza erabilerarako lurren, azpiegituren eta ustiategien transakzioa errazteko


2025/10/31

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gilur jarri du martxan: Gipuzkoan nekazaritzako ustiategien eta lurren transmisioa errazteko sortutako tresna digital berria. Proiektu honen helburua da gaur egun erabiltzen ez diren lursailak, azpiegiturak eta ustiategiak berraktibatzea, nekazaritza jarduera bat garatzeko interesa duten pertsonen eskura jarriz.

www.gilur.eus

Irakurri gehiago

Gilur-en aurkezpena

Sagardo lehiaketa

Izeta sagardotegiak irabazi du XXIV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa


2025/10/31

Gipuzkoako Foru Aldundiak XXIV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren sari banaketa egin zen urriaren 6an. Izeta sagardotegia izan zen aurtengo edizioaren irabazlea, bigarren saria Zapiain sagardotegiak irabazi zuen eta hirugarrena Altzueta sagardotegiak.

"Ipuskoa" hitzaren milagarren urteurrenaren testuinguruan Aldundiak aitortza egin zion Xabier Agoteri, lurraldearen historia berreraikitzen egindako ekarpenagatik.

Irakurri gehiago

Panpa-lezka (Cortaderia selloana) landare inbaditzailea erauzteko lanetan ari gara gure lurraldean


2025/10/31

Espezie honek eragin oso kaltegarriadu gure naturan: neurri gabe zabaltzen da; bertako espezieak desplazatu eta ezabatzen ditu, ia espezie bakarra bihurtu arte; eta oso azkar eta modu "beldurgarrian" hedatzen du hazia, txoko guztietara iritsiz.

Foru Aldundik berau erauzteko lanean ari gara, osorik desagerraraztea baita helburua. Guztion parte-hartzea beharrezkoa izango da.

Ikusi bideoa.

Cortaderia Selloana

Lurrama kartela

Lurrama azoka


2025/10/31

Aurten, Lurrama laborantza azokak bere 20. urteurrena ospatzen du. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen duen ezinbesteko hitzordu honek tokiko nekazaritza herrikoi eta solidarioa sustatzea du helburu. LURRAMA izenak berak naturarekiko eta gizakiarekiko errespetuan oinarritutako laborantzari diogun atxikimendua islatzen du.

Azaroaren 7, 8 eta 9an izango da, Biarritzen.

Irakurri gehiago

Gure Lurra aldizkaria

Gehiago ikusi >>
Gure Lurra 12

GURE LURRA ALDIZKARIA

12. ALEA: Abuztua 2025

DESKARGATU PDFA >

Copyright. 2025. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdea departamentua