Agian inoiz pentsatu duzu nekazaritzara salto egitea, ba jakin badirela horretarako laguntzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaia eta Arabako aldundiekin batera, GAZTENEK izeneko programa bat du, nekazaritzarekin lotutako enpresa proiektuak bultzatzeko. Gazte nekazari bilakatzeko 20.000 eta 70.000 euro arteko dirulaguntza jasotzeaz gain, zure proiektu horri forma eman eta garatzeko bost urteko aholkularitza jarraia ere jasoko zenuke.
2005ean martxan jarri zenetik, Gipuzkoako kasuan, 254 gazte txertatu dira lehen sektorean GAZTENEK programa honen bitartez.
Laguntza honen helburua da erraztea modu egoki prestatutako gazteak nekazaritzaren sektorean sartzea, eta belaunaldi aldaketa sustatzea. Onuradun izan daitezke eskaera aurkeztean 18 eta 40 urte artean dituzten pertsona fisikoak (biak barne).
Onuradunak Gaztenek 2016-2021 prozeduran sartu beharko dira (prozedura horri jarraitzen zaio EAEn lehen aldiz instalatu nahi duen gazte bati lagun egiteko, tramitazioa egiteko, egiaztapenak egiteko eta, hala badagokio, instalazioari laguntza emateko), eta enpresa plan bat aurkeztu beharko dute.
Onuradunek 5 urteko epea izango dute instalatzeko, eta, aldi hori igaro denean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Laguntzaren zenbatekoa gutxienez 20.000 eurokoa da, laguntza onartu eta jardueraren lehen bi urtetako soldatagatikoa. Zenbateko horretatik aurrera, laguntza handitu egin daiteke, zenbateko hainbat tartetan, 70.000 euroko gehieneko zenbateko bateraino, enpresa planari hautaketa irizpideak balioestean esleitutako puntuen arabera. Honako hauek dira hautaketa irizpideak: egin beharreko gastuak eta inbertsioak, gazteak zenbait ekoizpen eredu hartzea, aurreko sektoreko lotura eta asoziazionismoa.
Laguntza bi fasetan ordaintzen da, gehienez ere bost urteko aldian: lehen ordainketa laguntzaren zenbatekoaren bi hereni dagokio, eta eskaeraren aldeko ebazpena eman denean egiten da; beste herena instalazio prozesua amaitutakoan ordaintzen da, baldintzak betetzen direla egiaztatutakoan.
Foru Aldundi bakoitzak, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak ditu, eta hauen bitartez eman dezakezu izena GazteNek programan.
ENB bulegoetan gazte batek sektorean sartzeko orduan bete beharreko urratsen berri emango zaio. Beraz, administrazio nahiz prozedura arloetako informazioa (Egitasmoak dituen neurriak, instalazio progresibo eredua, proiektu bideragarritasun-trebakuntza premiak, eskuragarri dauden laguntzak, zein gunetara jo...) nahiz teknika eta sektoreen gaineko informazioa eskainiko zaio gazteari, interesatua ondo koka dadin aurrera atera nahi duen proiektuan. Proiektua aurrera ateratzeko beharrezko ebaluazio eta monitorizazioa eskainiko da.
Jar zaitez harremanetan gertuen duzun bulegoarekin eta beraiek gidatuko zaituzte programan zehar.
AZPEITIA
Julian Elorza 3, bajo. 20730, Azpeitia
943 415 015
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_azpeitia@gipuzkoa.eus
BERGARA
Urteaga 21, bajo. 20570, Bergara
943 415 068
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_bergara@gipuzkoa.eus
ELGOIBAR
Kalebarren 1-2. 20870, Elgoibar
943 415 079
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_elgoibar@gipuzkoa.eus
HERNANI
Ibaiondo poligonoa 27, 2. pisua. 20120 Hernani
943 415 086
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_oiartzun@gipuzkoa.eus
ORDIZIA
Santa María 4, bajo. 20240, Ordizia
943 415 100
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_ordizia@gipuzkoa.eus
TOLOSA
Avenida de Navarra 6-2º. 20400, Tolosa
943 415 127
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_tolosa@gipuzkoa.eus
ZARAUTZ
Mitxelena kalea 87. 20800, Zarautz
943 415 147
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
oca_zarautz@gipuzkoa.eus
2022ko deialdia ITXITA
Inbertsioen xedea izan behar da nekazaritza ustiategiaren emaitza ekonomikoak hobetzea, haren modernizazioari laguntzea, haren tamainaren edo ekoizpen orientazioa berregituratzeko aukera ematea edo ingurumenarekin, klima aldaketarekin eta animalien ongizatearekin lotutako erronkei aurre egitea. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
Onuradunak: nekazaritza ustiategien titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak, 18 eta 65 urte artekoak, nagusiki nekazariak direnak eta nekazaritza jardueraren arabera dagokien Gizarte Segurantzaren araubidean afiliatuta daudenak.
Inbertsioak ezin dira hasi laguntza eskatu aurretik.
Oinarrizko diru laguntza % 10ekoa izango da makineriarentzat, eta % 20koa gainerako inbertsioentzat. Diru laguntzak gora egiten du balioespen irizpide batzuetan oinarrituta lortutako puntuazioaren arabera: onuradunaren, ustiategiaren eta inbertsioaren tipologia.
2022ko deialdia ITXITA
Neurri honen helburua da nekazariak eta abeltzainak konpentsatzea nekazaritzako ekoizpenak mendi guneetan edo beste muga natural nabarmen batzuk dituzten guneetan edukitzeak dakartzan gastu gehigarriengatik eta diru sarreren galerengatik.
Baldintza txarrak dituzten guneetan nekazaritza sistemak mantentzeak gune horien ingurumen arloko interes handia eta lurralde oreka mantentzen laguntzen du, sare sozioekonomiko bizi bat eta landa komunitate bideragarri bat mantenduta. Asmoa da modu horretan murriztea nekazaritza jarduera uzteko joera, jarduera desagertzeko arrisku handia duten guneei arreta berezia eskainita.
Onuradunak: nekazaritza ustiategien titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak, 18 urtetik gorakoak, nagusiki nekazariak direnak eta nekazaritza jardueraren arabera dagokien Gizarte Segurantzaren araubidean afiliatuta daudenak. Ustiapenean egindako nekazaritza jarduera zorrotzek gutxienez nekazaritza laneko unitate erdia okupatuko dute.
Mendiko gunetzat jotzen den nekazaritzako azalera erabilgarriko hektarea bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa 297 eurokoa izango da. ATP bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko azalera 30 hektarea dira, eta pizgarria jaitsi egiten da azalera hazten den heinean (lehen 15 hektareak, pizgarriaren % 100; hurrengo 10 hektareak, pizgarriaren % 60; hurrengo 5 hektareak, pizgarriaren % 20). Banakako ustiategiek 1 ATP-ri dagokion diru laguntza jasotzeko eskubidea izango dute eta ustiategi asoziatiboek gehienezko 2 ATP.
6/2016 Foru Dekretua 12/2017 Foru Dekretua
2022ko deialdia ITXITA
Neurri honen helburua da nekazaritza ustiategietan nekazaritza eta ingurumenaren eta klimaren konpromisoak edo konpromiso ekologikoak borondatez hartzen dituzten nekazariei konpentsatzea, haien helburuak, besteak beste, honako hauek direnean:
Honako neurri hauek lagundu daitezke diruz:
Onuradunak: pertsona fisikoak edo juridikoak, nekazaritza ustiategien titularrak direnak, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituztenak eskaeraren lehen urtean.
Konpromisoak: Onuradunek lehen urteko laguntza emateko deialditik aurrera gutxienez 5 urtez segidan laguntza ildo bakoitzaren mendeko onartzeko baldintzak, oinarrizko araudia eta konpromiso espezifikoak bete behar dituzte.
6/2016 Foru Dekretua 12/2017 Foru Dekretua
2022ko deialdia ITXITA