Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

landa garapena

Ingurune naturaleko jarduerei eskainitako gunea

Landa Garapena

Landa Garapeneko zerbitzuak etorkizuneko nekazaritzan apostu egiten du. Landa inguruneko dibertsifikazio ekonomikorako koordinatze, jarraitze eta programen kontrol funtzioak garatzen ditu.

Imagen de desarrollo rural

LandaGO: mugikortasun autonomoa landa-ingurunean

LandaGO mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria da, Gipuzkoako landa-eremuetako herritarren arteko konektibitatea eta zerbitzuetarako sarbidea hobetzea helburu duena. Ibilgailu autonomo eta jasangarrietan oinarritzen da, teknologia berritzailea eta ingurumenarekiko errespetua uztartuz.

Proiektuko proba pilotua abian da dagoeneko, landa-inguruneko mugikortasun-aukerak berrasmatzeko xedez. Lehenengo fasean, Abaltzisketa eta Amezketa arteko ibilbidea ari da aztertzen; bigarren fasean, berriz, Zerain eta Segura artekoa. LandaGOren helburua da garraio publikoko sistemaren osagarri izatea, landa-ingurunearen berezitasunetara egokitutako irtenbide malgu eta eskalagarrien bidez.

Helburu estrategikoak

  • Lurralde-kohesioa eta landa-eremuko biztanleen arteko konektibitatea indartzea
  • Mugikortasun autonomoa eta jasangarria bultzatzea
  • Teknologia berritzailearen bidez landa-inguruneko irisgarritasuna hobetzea
  • Garraio publikoaren osagarri diren zerbitzu malguak garatzea

Ekimen hau lankidetza publiko-pribatuan garatzen da, eta parte hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, MUBILek, Vicomtech zentro teknologikoak, BasqueCCAM klusterrak eta Eurogap enpresak.