- gipuzkoa
- Landa Garapena
- Ustiategien erregistroa
Nekazaritzako ustiategien erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean izena ematea nahitaezko baldintza izango da nekazaritzako eta elikagaigintzako politiketan euskal administrazioek ezarritako laguntzetara eta sustapen neurriez baliatzeko.
Foru Aldundiek kudeatuko dute eta haiek mantenduko dute eguneratuta beren lurralde historikoari dagokion nekazaritza ustiategien erregistroa. Erregistro horrek, honako hauek jasoko ditu, gutxienez: ustiategiaren titularren, titularkideen eta arduradunen identifikazio datuak eta ustiategiaren datu orokorrak.
Araudia
17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa. 203/2011 Dekretua, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzkoa.
Hurrengo loturaren bitartez ustiategietako titularrek nekazaritza ustiategien erregistroko datuak kontsulta ditzakete.
NEKAGIP app-ak telefono mugikorretik kontsultatzeko aukera ere ematen du.
Tramiteak
Nekazaritza ustialegien erregistroa
Nahitaezkoa da nekazaritza ustiategi bat erregistroan inskribatzea, baita haren datuak eguneratuta egotea eta zehatzak izatea, eta behar-beharrezko baldintza da foru esparruko, Estatuko eta Europako nekazaritza administrazioarekin edozein harreman izateko.
Lehentasunezko nekazaritzako ustiategia
Horrela sailkatutako ustiategiek legeek ematen dizkieten abantailak lortu ahal izango dituzte.
Autokontsumorako hegazti ustiategien erregistroa
Autokontsumorako hegazti ustiategien erregistroan alta emateko aldez aurreko jakinarazpena