Lehentasunezko nekazaritzako ustiategia izateko baldintzak

 

Ustiategiko baldintzak:

  • Ustiategitik lortzen den laneko unitate-errenta erreferentziazko errentarekiko %10 edo handiagoa eta %120 baino txikiagoa.
  • Lanpetutako NLU-ak > 0,5

Titularraren baldintzak:

 

  • Nekazari profesionala izan.
  • Beharrezko lanbide-prestakuntza izan behar du, ondorengo erizpideen arabera:
    • Nekazaritza-adarrean ikasketa-tituluak eskuratu dituztenek, gutxienez bigarren mailako lanbide-prestakuntza mailan, edo erdi- edo goi-mailako prestakuntza-zikloa egin dutenek.
    • Oro har, aurreko ataleko baldintzak betetzen ez badituzte, nekazaritza jardueran 5 urtez baino gehiagoz dihardutela egiaztatzea (nekazal ustiategian alta emandako urteen agiriak, nekazal ustiategi bateko lan kontratu edo nominak, nekazal ustiategian bekadun bezala egon izana, Gizarte segurantzan nekazal jardueran alta emandako agiriak, PFEZ-ko nekazal etekinen errenta aitorpenak).,
    • Nekazari gazteek, baldin aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez badute, nekazaritzan bi urteko lanbide-esperientzia dutela egiaztatu behar dute, edo, bestela, nekazaritzara sartzeko ikastaro trinkoa egin dutela, edo nekazaritzaren adarrean etengabeko prestakuntzako ikastaroak egin dituztela, gutxienez ehun eta berrogeita hamar (150) eskola-ordukoak.
  • Titularraren adina: 18 urte beteta eta 65 urte bete gabe.
  • Nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean izena emanda egotea.
  • Nekazaritza-jardueraren arabera zergetan alta emanda egon.
  • Ustiategia kokatuta dagoen eskualdean edo eskualde mugakideetan bizi behar da (EAEk lurralde-antolamenduan egindako eskualdearen definizioaren arabera), salbu ezinbesteko kasuak edo premia nabarikoak.

*Titularkidetasun edo titulartasun partekatuko kasuetan, nahikoa izango da batek baldintzak betetzen baditu.

  • Honako forma juridiko bat osatu beharko dute:
    • Erkidegoan ustiatzeko kooperatiba edo lan elkartuko kooperatiba izatea.
    • Sozietate kooperatiboa edo eraldaketako nekazaritza-sozietatea izatea.
    • Sozietate zibila, lan-sozietatea edo bestelako merkataritzako sozietatea izatea. Halako sozietateek berariazko helburu izango dute titular diren ustiategian nekazaritza-jarduera egitea.
  • Bazkideen % 50ek, gutxienez, pertsona fisikoak titular dituzten ustiategiei eskaturiko baldintzak bete behar dituzte.
  • Kapital sozialaren edo banaketa kuotaren %50a, gutxienez, pertsona fisikoak titular dituzten ustiategiei eskaturiko baldintzak bete behar dituzten bazkideena izatea.

Ziurtagiri eskaera egin