730 langile izan dira 146 enpresetako jabetzara sartu direnak zerga pizgarrien bidez
Abian jarri zenetik, urtetik urtera handitzen joan da tresna fiskal honen erabilera
- 1331
2016 urtean, 147 langile (106 gizon eta 41 emakume) izan ziren 40 enpresetako jabetzan sartu zirenak; 2017 urtean, 212 langile (162 gizon eta 50 emakume) 48 enpresetan; eta 2018 urtean, 371 langile (280 gizon eta 91 emakume) 58 enpresetan. Eta hiru urteren bueltan, 730 pertsona ( 548 gizon eta 182 emakume)
Langileen partaidetza sustatzeko Foru Araua 2016ko abenduan onartua zen, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera dagoelarik indarrean, atzera eraginezko efektuarekin. Jasotzen dituen neurri nagusiak honakoak dira: %15 kenkaria gizonezkoentzat eta %20koa emakumezkoentzat PFEZean, enpresaren jabetzan sartzen den langilearen alde. Kreditu fiskala 6.000 eurokoa da gizonezkoen kasuan, eta 8.000 eurokoa emakumezkoenean. Pizgarria lau urtetan zehar da aplikagarria, eta urteko mugak 1.500 eurokoak dira gizonezkoentzat eta 2.000 eurokoak emakumezkoentzat.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren apostu estrategikoa da enpresetan langileen partaidetza sustatzea, Gipuzkoako Lurraldean eragingo dituen ekarpen positiboak aintzakotzat hartuta: enpresarekin eta lurraldearekin konprometituta dauden inbertsoreak erakartzea (langileak beraiek), erabaki guneei eutsi eta deslokalizazioak ekiditea, enpresetako barnek kohesioa indartzea, berrikuntza bultzatu, petsonak eta hauek bere gaitasunen bidez egiten dituzten ekarpenak bertan gelditzea, …
Erronka hau, Foru Aldundian, era integral batetan lantzen ari da hiru departamenturen parte-hartzearen bidez:
- Ekonomia sustapena: I+G+b, tresnen garapena, eskuhartzea eta esperientzia pilotuak eta hedapena eta balorizazioa sustatuz eta finantzaketa lan lerro berezi batekin elkargiren bidez
- Ogasuna: tresna fiskalak martxan jarriz
- Diputatu nagusia: Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bitartez esperimentazioa garatuz.