Atzealdea Pertsona Konprometituak eta Enpresa Konpetitiboak: 2019. urteko Bateratzenen topaketa enpresekin

Pertsona Konprometituak eta Enpresa Konpetitiboak: 2019. urteko Bateratzenen topaketa enpresekin

Topaketak, Bateratzen ekimenak gaur egun enpresei, eragile ekonomiko eta sozialei eta lurraldeari eskeintzeko duen potentzialitate guztia azaltzea izan zuen helburu.

-ren irudia

Martxoaren 6an, Bateratzen ekimenak enpresei zuzenduta antolatu zuen topaketan, ekimenak gaur egun eskeintzen dituen aukerak eta egindako lana partekatu nahi izan ziren bertaratutakoekin.

Bertan aurkeztu zen 2010-2019 urteetan garatu den ibilbidea, ekimenaren barruan landu diren eta eskuragarri dauden tresnak eta bi enpresen, Niasa eta Talleres Zue esperientziak Bateratzen ekimenaren barruan.

Bateratzen ekimenean, orain arte, 664 enpresek hartu dute parte eta 1139 diagnostiko eta 78.339 inkesta barneratzen ditu.

Ekimenak, ebidentziak lortu, partekatu eta gizarteratzea bilatzen du, politika hobeak sustatzeko, ezagutza berria sortzeko, enpresetan esku-hartze eraginkorrak lantzeko eta pertsonen eta enpresen eta lurraldearen konpromisoa/erantzunkidetasuna uztartzeko,    pertsonen ongizatea, enpresen lehiakortasun jasangarria,   eta lurraldearen kohesio eta jasangarritasuna lortzeko bidean.

Sortutako dinamikak, besteak beste, lan testuinguruek, aintzinatasunak, absentismoak, produktibitateak, tamainak, abiapuntuak  sektoreen errealitateak……nolako eragina duten aldagai desberdinetan aztertzeko aukera ematen ari da.

Ekimenean garatzen ari diren  tresnekin, ondorengo erronkei aurre egin nahi da:

1) Erakundeen erronkei pertsonek zenbaterainoko ekarpena egiten dien era kuantitatibo batean ezagutzea.

2) Pertsonetan oinarrituriko kudeaketako ekintzetan zenbateraino eta nola bilakatzen diharduten sektoreko enpresak eta hauekin

alderatuz erakundearen egoera zein den jakitea

3) Ahal den heinean arriskuak txikiagotzen lagunduko duten erabakiak hartu ahal izateko pertsonetan oinarrituriko kudeaketaren gakoak ezagutu ahal izatea

4) Gipuzkoan enrpesetan aurrera eramaten diren aldaketa prozesu errealak ezagutu.

Merkatuen lehiakortasunaren aurrean, antolakuntzaren jasangarritasunaren giltzarrietako bat pertsonen ahalmenak erronka estrategikoekin lerrokatzean datza; hau da, pertsonak inplikatu, erronkekin konprometitu eta antolakuntzaren proiektuarekin lerrokatuta dauden portaera proaktiboak sustatzea da helburu.

Bateratzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak sustatu eta finantzatzen duen ekimena da, Gipuzkoan dauden lau unibertsitateen gidaritzapean (Deustu, EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnun, jakintza-alor anitzeko (psikologia, humanitate eta gizarte zientziak, ingenieritza eta enpresagintzako fakultateak) pertsonez osatutako talde batekin), enpresak, aholkularitza, enpresa elkarteak…….elkarlanarekin