Informazio orokorra

Ekitaldien funtzioetarako Obra Hidraulikoetako zuzendaritzak ondorengo egitura jartzen du:

herri administrazioa

Herri Administrazioa eta ura

Herri Adminstrazioa mailen arabera antolatzen da. Gipuzkoan ondokoak ditugu:

  • Udal Administrazioa
  • Foru Administrazioa
  • Administrazio Autonomikoa
  • Estatuko Administrazioa

Guztiek dute eskumena uraren alorrean. Udal Administrazioa, Udalek osatzen dute. Herritarrengandik gertuen dagoen maila da. Besteak veste, udalen arduren artean udalerriari ura hornitzea eta hiriko hondakin urak saneatzea eta araztea daude.

Foru Administrazioa, Gipuzkoarena da. Foru Aldundiak urarekin lotutako eskumen ugari ditu, esaterako, arrantzaren kudeaketa, fauna eta floraren babesa, babestutako espazioak, ur publiko kontinentalen eta beren urbide naturalen, ertzen eta zor guneen zaintza. Era berean, bere beste eskumenetako bat da Udalei hornidura eta saneamendua ziurtatzeko beharrezkoak diren obra publikoak finantzatzen laguntzea.

Administrazio Autonomikoa, gure kasuan Euskal Autonomia Erkidegokoa da. Administrazio hori Eusko Jaurlaritza da, Eusko Legebiltzarrak aukeratua. Barneko Arroak deritzenetan (oso-osorik EAEn garatzen diren arroetan) plangintza eta kudeaketa hidraulikoaren arloan ditu eskumenak , eta gainerako arroetan kudeaketa ardura du.

Administrazio Autonomikoa, gure kasuan Euskal Autonomia Erkidegokoa da. Administrazio hori Eusko Jaurlaritza da, Eusko Legebiltzarrak aukeratua. Barneko Arroak deritzenetan (oso-osorik EAEn garatzen diren arroetan) plangintza eta kudeaketa hidraulikoaren arloan ditu eskumenak , eta gainerako arroetan kudeaketa ardura du.Estatuko Administrazioa Estatutako Administrazio Zentralarena da, Europako Arteztarauetatik eratorritako oinarrizko legeria aplikatu behar duena. Erkidego arteko arroetan, hau da, Erkidego batetatik baino gehiagotik garatzen diren arroetan planifikatzeko eskumena du. Euskadin, Erkidego arteko arroen kudeaketa Eusko Jaurlaritzen eta Espainiako Gobernuaren erakundeen artean burutzen da.Baina antolaketa administratibo honi uraren arloan interes handia duten erakunde edo entitate batzuk gehitu behar zaizkio.

Lehendabizi, Lurralde Historikoko Udal asko Mankomunitate sistemetan bildu dira Udalerriaren hornikuntza eta hondakin uren arazketa era eraginkorragoan kudeatzeko. Gipuzkoan mota honetako hiru erakunde daude:

  • Txingudiko Zerbitzuak. Irungo eta Hondabirriko udalen artean eratutako empresa publikoa da, Gaur egun 70.000 pertsona ingururi eskaintzen die zerbitzua.
  • Añarbeko Urak. Donostialdeko 10 udalerrriak biltzen ditu. Ia Gipuzkoa erdiari eskaintzen dio zerbitzua, Oiartzun, Urumea eta Oriako arroen behealdeko 300.000 pertsona ingururi.
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioa. Lurraldean eragin handiena duen erakundea da, izan ere 310.000 biztanle baino gehiago. Hartzen duen eremuak Oria, Urola eta Debako arroen gehiengoa biltzen du.

Bigarren, arro ezberdinen kudeaketa hidraulikoaz arduratzen diren erakunde batzuk daude. Espainiako Gobernuaren mendean dauden Konfederazio Hidrografikoek erkidego arteko arroak planifikatu eta kudeatzen dituzte: Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoa (Kantauriko arroetan du eskumena Euskadiko barneko arroetan izan ezik) eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (Gipuzkoan azalera txiki bat duen arro handi honetan du eskumena).Baita ere, URA izeneko erakundea dago, bere eginkizuna Euskal Herri barruko arroen plangintza eta kudeaketa egitea delarik. Bertan Eusko Jaurlaritzak eta 3 Foru Aldundiek hartzen dute parte.