Obra hidraulikoak

OH-a Zuzendaritza

Egitura

Obra Hidraulikoetako Zerbitzua

Arduratzen da:

  • Obra hidraulikoen plangintza egitea eta hiri antolaketako planekin koordinatzea.
  • Aldez aurreko azterlanak, aurreproiektuak eta proiektuak idaztea edo zuzentzea lurraldeko ur hornidurako eta saneamenduko azpiegiturak egiteko eta hobetzeko, eta Gipuzkoako ibaietako uholdeen aurkako defentsarekin, emarien kontrolarekin eta berreskuratze morfologikoarekin zerikusia duten era guztietako obrak egiteko.
  • Urtegiak, hornidura sareak, edateko uren tratalekuak, hondakin uren araztegiak, aforalekuak, saneamenduak eta zuzendaritza nagusiaren eskumenekoak diren edo berari agindutakoak diren bestelako eraikuntza lanak zuzentzea eta kontrolatzea.
  • Lurraldeko erakunde kudeatzaileekin eta Uraren Euskal Agentziarekin obra hidraulikoetako jarduerak koordinatzea eta planifikatzea.
  • Obra hidraulikoen arloko arau teknikoak eguneratzea.
  • Ideia berritzaileak garatzea hornidura eta saneamendu sistemak hobetzea.
  • Foru Aldundiko beste departamentu batzuekin, udalekin eta gainerako entitate publikoekin lankidetzan aritzea proiektu eta obren inguruan zerbitzu teknikoa edo aholkularitza ematerakoan.

Geotekniako eta Baliabide Hidraulikoetako Unitatea

Arduratzen da:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko baliabide eta behar hidraulikoak planifikatu, kontrolatu eta ebaluatzea.
  • Azterketa geoteknikoak eta hidrogeologikoak zuzendu eta kontrolatzea, zuzendaritzaren obra eta proiektuen jarraipen teknikoa eginez.
  • Ibaietako aforalekuak kontrolatzea eta jasotako datuak ustiatzea, eta eurite handien garaian alarmen jarraipena eta kudeaketa egitea.
  • Ekosistema akuatikoen berreskuratze morfologikoa sustatzea eta garatzea beste departamentu eta erakunde batzuekin batera.
  • Urtegien kudeaketan aholkularitza hidrologikoa eskaintzea.
  • Udalerriei aholkularitza teknikoa eskaintzea Unitatearen lan esparruko gaietan.

Uraren Kontrol eta Kalitateko Unitatea

Arduratzen da:

  • Uraren kalitate kontrolak egitea eta koordinatzea, eta kalitatezko sareak mantentzea eta ustiatzea.
  • Zuzendaritza nagusiari bere eskumeneko azterlan eta proiektuetan aholkularitza ematea, dagozkion txosten teknikoak eginez.
  • Obra hidraulikoen plangintzan laguntzea, lanen jarraipena eginez.
  • Ibai, zabortegi eta bestelako kutsadura guneetara egiten diren isurketa industrialen kontrola kudeatzea.
  • Hornidura eta saneamendu sistemen ustiapena kontrolatzea, dagozkion txostenak eginez.
  • Ekosistema akuatikoen berreskuratze ekologikoa sustatzea eta garatzea beste departamentu eta erakunde batzuekin batera.

Eginkizunak

Gipuzkoako Foru Aldundia obra hidraulikoetako arloan aritzen da, bai eskumen esklusiboaren titular den aldetik interes orokorrekoak ez diren edo beste lurralde batzuetan eragina ez duten obra publikoetan (Lurralde Historikoko legea), bai udalerria baino lurralde-eremu handiagoko izaera duten zerbitzu publikoen prestazio eta koordinazioaren buru den aldetik.

Gipuzkoan egin diren ur-horniketaren sistemaren eraldaketan eta ur zikinen saneamenduan eragile nagusietako bat izan da. Inbertsio hauek gidatuko dituzten datuak edukitzeko, hartara ibaien bilakaera aztertu ahal izateko, aforaleku eta kalitatearen kontrolerako sare bat eraikiz joan da, non datuak denbora errealean eskaintzen zaizkien erakunde eta interesdunei. Azken urteotan, inbertsio garrantzitsuak egin ahala uraren kalitatearen hobekuntza ekartzen duten saneamenduan, hasiera eman zaie ibaietako ekosistemak berreskuratzeko programei.

Uraren Euskal Agentzia (URA)ren sorrera baino lehen, 2006an, uholdeen prebentziorako lanetan ere parte hartzen zuen, baina URA, sortu zenez geroztik, esklusiboki arduratzen da lan horietaz

Horniketa eta saneamendua. Udalen eskuduntza da, nahiz eta udalek Foru Aldundiaren laguntza sendo bat duten. Azken 30 urteotan inbertsio garrantzitsu bat egin da (1.200 milioi euro hain zuzen ere, bai administrazioaren maila guztietako aurrekontuek emandakoak, bai erabiltzaile bakoitzak emandakoak beraien tarifen bidez mailegua amortizatzeko), eta horrek horniketa eta saneamendua sistema erabat aldatu du.

Gaur egun 11 urtegi daude dagozkien edateko uren araztegiekin eta dagokien depositu eta hodien sarearekin, eta egiteko lan gutxi daude, batez ere Goiherri eta Tolosaldea hornitzeko sistemaren bermea areagotzea eta Añarbeko urtegia eta bere edateko uraren araztegiaren arteko hoditeria hobetzea. Ur zikinen saneamendua (salbuespenak salbuespen, 1995etik egun arte egin dena) amaitu da, sistema orokorrei dagokienez (hodi biltzaile, ur zikinen araztegiak, hustubideak…), baina oraindik badaude herrigune batzuk sistema hauekin lotura egiteke edo ebazpen autonomoen zain. Azpiegituren eta erabiltzaileen kudeaketarako, Gipuzkoan hiru erakunde kudeatzailek egiten dute lan:

  • Añarbeko Mankomunitatea. Donostia eta beste bederatzi udalerriez osatuta dago. 1968. urtean eratu zen Añarbeko urtegia kudeatzeko, aipatutako udalerriak urez hornitzen dituena. Geroago bere ur zikinak arazteko ardura ere hartu du.
  • Txingudiko Mankomunitatea.Uraren ziklo osoa eta Irun eta Hondarribiko hiri-hondakin solidoak kudeatzen ditu.
  • Gipuzkoako Uren Kontsortzioa. Foru Aldundiak (% 25) eta Añarbeko eta Txingudiko mankomunitateetan ez dauden udalerriek osatzen dute. Ermua eta Mallabiako udalerri bizkaitarrei ere zerbitzua ematen die.
  • Ibaien, estuarioen eta itsasoan isurtzeko guneen zaintzaren sarea. Foru Aldundiak ibaietako 23 aforaleku iraunkorrez osatuta dagoen sare bat du, horietatik 14 orobat dira kalitatearen kontroleko estazio. Guztiek datu meteorologikoan jasotzen dituzte (bost plubiometro gehigarrirekin). Datuak Foru Aldundiari bidaltzen zaizkio hamar minutuan behin, eta horrek emariak eta uraren kalitatea etengabe zaintzeko aukera ematen du. Gainera ezinbestekoak dira baliabideen eta kalitatearen bilakaera aztertzeko, eta erkidegoaren jarduerak gidatzeko ereduak egiteko aukera ematen du (emaria eta kalitatea). Sare hau osatzen da Foru Aldundiko zerbitzuek ibaietako beste puntu batzuetan, estuarioetan eta itsasoratze guneetan aldian behin egiten dituzten aldizkako datuekin , (aforoak, laginak eta fauna eta floraren azterketak). Datu hauek guztiak eskuragarri daude, denbora errealean, web orri honetan.
  • Ibaietako sarearen eta estuarioen egoera. Ibaietako sarearen eta estuarioen egoera aldian behin argitaratzen da. Azken urteetako bilakaera oso positiboa izan da noski, saneamenduan egin diren inbertsioen ondorioz
  • Ibaien ekosistemak berreskuratzea. Ibai zatietan , urbanizatuak edo ez, ekosistemak berreskuratzeko jarduerak egin daitezke. Azken urte hauetan, LIFE eta POCTEFA Europako programen laguntza finantzarioaren bitartez, Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua eta Sustapen Ekonomikoko, Landa Ingurunea eta Lurraldearen Orekako Departamentua berreskurapen morfologikoak egiten hasi dira ibai tarteetan (oztopoak kentzen, arrain-hazkuntzako espezieei gardentasuna bermatuko duten azpiegiturak eraikitzen, ibaiertzak birlandatzen,…). Proiektu hauek sistematizatzeko, Foru Aldundiak ibai sare osoa ezaugarritzeko azterlan bat hasi du, xedea izanik tarte bakoitzeko berreskurapen morfologikoaren helburu hobeezinak definitzea.
  • Udalerrien laguntza teknikoa. Lurraldeko udalerriei laguntza teknikoa eskaintzen zaie beraiek eskatuta, batez ere gai geoteknikoetan eta iturburuak eta isurpenak ezaugarritzeko.

Helburu estrategikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi zuen, legealdiaren hasieran, Kudeaketa Plan Estrategiko bat 2015-2019 denboraldirako, hemen jaitsi daiteke.

Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak hurrengo helburua lortzeko ardura du:

47. HELBURUA: Ura hornitzeko sistemen bermeak indartzea eta hondakin-uren saneamendua osatzea

Bi jarduera ildoen bidez:

  • IModu autonomoan hornitzen diren biztanleria-guneak pixkanaka hornidura-sistema orokorretan sartzea, eta lehorte luzeen kasuan egoera txarrean gera daitezkeen hornidura-sistemen bermea indartzea .
  • Oraindik konektatu gabe dauden biztanleria-guneak sistema orokorretan sartzea edo konponbide autonomoak eraikitzea, mankomunitateekin, Kontsortzioarekin, udalekin eta URArekin elkarlanean.

Lehentasunezko bi helburu hauetaz gain, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak estazio sare iraunkorra eta laginketa puntuak mantentzen ditu, non denbora errealean gure ibai, estuario eta itsasoko isurien eremuen egoera behatzen den.

Harremanetarako

Departamentuko informazio eta erregistro bulegoa

Helbidea: Gipuzkoa plaza z/g, bigarren solairua. 20004 Donostia
Telefonoa: 943 112 948
Fax: 943 431 427

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara