Erriberako zurgintza

Tradizioaren iraultza materialen aldaketarekin gertatu da, baina ez da egun batetik bestera gertatu, eta lehengo ofizioak bide luzea egin du oraintsu arte. Gipuzkoan ontziolak portu guztietan egon dira, itsas ertzean baino areago ibaien ahoetan eta badietan, babespean. Angulatara joan, baleatara Ternuaraino joan, edo bakailaotara, arrantza mota bakoitzak bere ontzia behar izan du, denboraren poderioz ere aldatu dena. Arrantza ez ezik, garraioa eta merkataritza, eta gerra bera ere (“ofizialak” nahiz korsarioen bidezkoa) egin da euskal portuetatik, eta beraz itsasontzi mota ugariak egin izan dira gurean.

XIX. mendean lurrun-makinak, burdinazko ontziak geroago; XX.ean erregai eta material berriak gehitu ziren, eta aisiaren kontzeptuak (arrantzan, kiroletan, itsasoaz gozatze hutsean) bestelako itsasontziak ekarri dizkigu, oraindik Gipuzkoan eginak edota konponduak.

Gipuzkoan ontziolarik egon bada, hori Pasaia izan da, gehiago edo gutxiago badia inguratzen duten herri guztietan izan baitira ontziolak Erdi Aroaz geroztik, eta mundu osorako itsasontziak atera dira haietatik.

Itsasontzien historiaz, eraikuntzaz, eboluzioaz, itsas munduaz zerbait jakin nahi izatera, horra hor Euskal Itsas Museoa, itsasoari emandako eraikin historiko batean kokatua.

Objetua:
Itsasontzien modeloak
Dokumentuak: