Okintza

“Ni naiz belarretan onena” esan omen zuen gariak. “Ni naizen tokian ez da goserik”, erantzun omen zion artoak. Etnografiak ederki laburbiltzen du prozesu historiko luze bat: XVII. mendeaz geroztik Gipuzkoan baserri gehiago eraiki eta familia gehiago bizi izan zen: jabeek errenta garitan kobratu, eta maizterrek beraiek jan ahal izateko artoa ere erein. Sistema metriko dezimala hedatu arte, zereala, pisuka baino, bolumenaren arabera neurtzen zen: anega, erregua, gaitzerua, laka... Gaur egun urruti geratzen zaigun neurtzeko modua.

“Balizko errotak irinik ez”. Ale gehiago, eta beraz errota gehiago behar izan zen. Agorregiko burdinolak huts egin zuenean ere, errotak lanean egon dira XX. mendea luzatu arte. Errotazainak ez ziren jabeak izaten, maizterrak baizik, eta sarritan istiluak izaten ziren, erroten mantenua garestia eta korapilatsua izaten zen eta.

Gaur egun artoa ia osorik desagertu da gure dietatik. Ogia, hau da antonomasiazko ogia, garizkoa, eguneroko jakia dugu. Irina inportaziokoa eta industrialki ehoa izaten da, okindegi txiki batzuek nola edo hala eusten dioten arren. Iturraranen, Agorregi gainean, besteak beste ogia egiten irakasten diete umeei, hain gertu eta hain urruti dugun jakiaren garrantziaz ohar daitezen. Izan ere, ez da halabeharrez euskaraz lanbideren sinonimo ogibide hitza dugula.

Objetua:
Errotarria, zakuak
Dokumentuak: