Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Braillezko elementuak
Trena, Euskotrenek eskaintzen duena, Arragua auzotik pasatzen da (Donostia eta Hendaia lotzen dituen linea). Geltokia herrigunetik 2 km-ra dago.
Autobus zerbitzua, Ekialdebus enpresak eskaintzen du, Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Donostia lotuz. Bi linea daude, E2 (Oiartzun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) eta E4 (Oiartzun-Errenteria-Kaputxinoak-Donostia). Honez gain, gauetako zerbitzua ere badago, E72 linea.
1960tik 1985era, Luis Peña Ganchegui arkitektoak (Oñati 1926 - Donostia 2009) 40 enkargu egin zituen Oiartzunerako, eta horien barruan sartu zituen zortzi plangintza-proiektu, hogeita zazpi bizitegi-eraikin, hiru industria-ekipamendu, ikastetxe bat eta hilobi-monumentu bat. Egin zirenen artetik, lagin adierazgarri bat aukeratu da bisitarako, Oiartzunek Peña Gancheguiren ibilbidean izan zuen garrantzia ezagutzeko eta alderantziz.
Peña Ganchegui Artxiboa / Oiartzungo Udala