Zurgintza

Goilara bat izan, etxe osoa izan, zurezko gailuak hornitu dituzte gure bizitzak aspalditik. Bai, etxeak ere bai, zeren eta kanpotik teilen azpiko harrizko hormak ikusi, eskeletoa zurezkoa izan da oraintsu arte. Areago, Erdi Aroan etxeak oso-osorik ziren zurezkoak, bai kalekoak bai baserriak, eta suteen kontra egiteko –eta zura gero eta gutxiago eta beraz garestiago zelako¬– hasi zen harria gehiago erabiltzen. Baina barrua, etxeari eusten ziona eta askotan oraindik eusten diona, zurezkoa izan da. Horregatik, etxe bat egiteko kontratuetan, zurgina inportanteagoa izaten zen hargina baino.

Baina, ezbairik gabe, altzariak dira, oraindik ere, zurezko gairik preziatuenak. Horien artean, kutxak izan dira euskal etnografiaren ikur bilakatutako elementuetako bat. Egia esan, Europa osoan erabili izan dira, eta altzari gisa ez kaxa bat baizik ez dira, denetarako erabiliak: zerealak, jakiak, gatza... eta jakina, jantziak. Jantzietarakoak izaten ziren dotoreenak, sarritan ezkontzarekin batera etxean sartuak eta horregatik apainduenak, ezkongaien maila sozial eta ekonomikoaren adierazgarri. Apaingarri horietan bereizten dira euskal kutxak besteetarik, xehetasunetan behintzat. Horregatik gaur egun ere artisau batzuek jarraitzen dute kutxak egiten lehengo erara, makinek ez baitute halakorik lortzen, oraingoz.

Igartubeiti baserri-museoa bisitatzen duenak bi sorpresa eramango ditu: zurezko aurrealde ikusgarria, eta barrualde are harrigarriagoa, etxeari eusten dion zurezko egitura sagardo-dolare handia da eta.

Objetua:
Zerrak, arpanak, tiraferrak
Dokumentuak: