Atzealdea Kultua urratsez urrats. Liburutegiak haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan

Kultua urratsez urrats. Liburutegiak haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan

ENTZUN

 

"Alexandriatik Helsinkira",  "Biharko liburutegi guztiak"-en markoan antolatutako elkarrizketa-mahaien zikloa da.

Zikloaren helburua da elkarrizketan aritzea kulturari buruz eta kulturak gizarte kritiko bat bultzatzean eta sortzean duen garrantziari buruz. Horrela, eta programa osoarekiko zeharkakotasunez, mahaigaineratzen dira, alde batetik, liburutegi eta kultura-zentroen era askotako ereduak, eta bestetik, proiektu nahiz programen askotariko ikusmoldeak eta proposamenak. Izan ere, abiapuntutzat hartuta espazio horien aurkezpena eta haien politikak, hainbat kontzeptu, ideia eta auzi ekarriko dira, argudioak sortuko dituztenak gonbidatuak elkarrizketan aritzeko, bai elkarrekin bai bertaratutako entzuleekin. Hortaz,  kultura-eragile ugari egongo dira mahaikide, eta kultura ulertzeko eta pentsatzeko modu ugari mahaian, askotarikoak eta desberdinak denak. Mahaietara gonbidatutako profesionalak izango dira, eztabaidagai izango dituztenak eztabaidagaia bera eta kultura.

Edukiaren deskribapena: Bideo honetan elkarrizketa bat irekitzen da zerbitzuak erabiltzailearen adinari eskaintzen dizkioten baina ikus-entzule goiztiarrei eta gazteei arreta berezia eskaintzen dieten kultura-zentroei eta liburutegiei buruz. Aarhuseko "Dook1" liburutegiko Danimarkako ereduaren bidez, gazteentzako eredu espezifikoak eta herritarrengan duten eragina aztertzen dira.


Beste linkak: https://dokk1.dk/english