Dokumentazioaren Ebaluaketa eta Hautapenerako Foru Batzordearen (DEHBAren) funtzio nagusienetako bat da Artxibo Administratiboak edota Gipuzkoako Artxibo Orokorrak aurkeztutako ebaluaketa proposamenak aztertu eta ebaztea.

Ebaluaketa proposamenak aurkeztu eta ebazteko izapidea ondorengoa da:

1. Ebaluaketa proposamena aurkeztea:

Artxibo Administratiboak ebaluaketa proposamena aurkeztu behar du DEHBAn ondorengo emailera idatzita: dehba-artxiboak@gipuzkoa.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Dokumentazioa ebaluatzeko eta hautatzeko proposamena (inprimakia deskargatu)
  • Ebaluatutako serie dokumentalaren espediente baten kopia.

2. Ebaluaketa proposamena ebaztea:

DEHBAk sei hilabeteko epea dauka ebaluaketa proposamena aztertu eta ebazteko.

Epe hori igaro eta erabakirik eman ez bada, ezetsitzat joko dira dokumentuak osorik edo partzialki suntzitzeko dakarten proposamenak, eta baietsitzat joko dira dokumentu guztiak kontserbatzea dakarten proposamenak.

3. Onartutako ebaluaketa proposamenak ebaluaketa taula moduan argitaratzea:

Taula horietan serie doumental bakoitza kontserbatzeko edo suntsitzeko epeak adieraziko dira.

Taula horiek aplikatzea Artxibo Administratiboari dagokio. Suntsiketen kasuan, DEHBAri aurretik suntsiketaren jakinarazpena bidali behar dio.

 

DEHBAk onartutako inprimaki eta dokumentuak: