Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak “Katapulta Tour Gipuzkoa” programaren alde apustua egiten jarraitzen dute eta deialdi berri bat ireki dute. Deialdia, Gipuzkoako lurraldean 2026 urtean zehar egingo den musika eta formatu txikiko arte eszenikoen programan parte hartuko duten artistak/proposamenak hautatzeko izango da.
Hautatutako proposamenei zuzeneko 4 emanaldi, 500€ko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko, artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabaketa eta sustapen, eszenografia, ekoizpen, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programa bat eskainiko zaizkie.
2026 urtean burutuko den programa hau, 11. edizioa izango da.
Hurrengo estekan kontsultatu ditzazkezue oinarriak eta izen-emateak egin ditzazkezue.
