Atzealdea Donostia, bikaintasunaren hiriburua Lanbide Heziketan

Donostia, bikaintasunaren hiriburua Lanbide Heziketan

Azaroaren 15 eta 16an, 2022ko Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko Foroa egingo da Donostian, Tabakaleran. Europar Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Bikaintasun Profesionaleko Zentroei (CoVE) buruzko Europako ekimenaren azken aurrerapenei helduko die.

-ren irudia
 Donostia, bikaintasunaren hiriburua Lanbide Heziketan

Topaketaren helburuak honako hauek dira:

-Informatzea: CoVE ekimena zabaltzea eta hori bultzatzeko sareak eta elkarteak sortzen laguntzea.
-Inplikatzea: agintarien kontzientziazioa, babesa eta parte-hartzea areagotzea ekimen honetan.
-Inklusioa: CoVEn esperientzia eta ezagutza lotzea gizarteratze-politika eraginkorrak lantzen laguntzeko.
-Inspiratzea: CoVE proiektuen adibideak partekatzea eta Lanbide Heziketako Euskal Sistema aurkeztea.
-Ikastea: bikaintasun profesionalari buruzko gaikako eztabaidetan parte hartzea.

Ekitaldia hibridoa (presentziala+online) izango da eta LHko eragile nagusiek parte hartuko dute.